2011(e)ko apirilaren 29(a), ostirala

Idi Bihotz- Idi Bihotz (Zuzenean) (2007)



Gaurdaino Bizkaiako heavy metal talde honek plazaratutako azken diska duzue hau, zuzenekoa hain zuzen. Taldeko bost partaideez gain, hainbat kantari edo artisten laguntza jaso dute lan hau plazaratzeko, hala nola,Su Ta Gar, Latzen, Sober, Hamlet, Lujuria, Medina Azahara, The Kelly family, edo Maite Itoiz Sopranoa.

Abestiak
1. Intro
2. Odola Sutan
3. Anpulu Ilunak (Aitor Uriarte- Latzen/UNE)
4. Amets Merkatua
5. Zuhaitzek Negar Egiten... (Carlos Escobedo- Sober)
6. Nigandik Ihes
7. Gurutzearen Seinalea (Mikel, Rober- Tierra Santa)
8. Egiaren Itzala (Brigi- Koma)
9. Tiberio (Osar- Lujuria)
10. Maitasunaren Indarkeria (J. Molly- Hamlet)
11. Ke Illun Garra
12. Bidea Zuregana (Aitor Gorosabel- Su Ta Gar)
13. Amalur (Pedro, Jimmy- Flyin' Freak)
14. Herriaren Taupada
15. Zure Kemena (Maite Itoiz, John Kelly- The Kelly Family)
16. Zazpi Arte (Manuel Hernandez- Medina Azahara, M.A. Mart- Estirpe)


Jaitsi

2011(e)ko apirilaren 28(a), osteguna

Peio Eta Pantxoa- Beste Bat (2009)



40 urteko ibilbidea ospatzeko, zuzeneko diskoa grabatu zuten 2009ko irailaren 11n, Tolosako (Gipuzkoa) Leidor antzokian. Beste bat (Agorila, 2009) izeneko lan horretan, bere kanturik ezagunenak jaso ditu bikoteak, baita abesti berri bat ere,"Irria". Bada beste sorpresa bat ere, Laura Latienda abeslari gazteak jartzen baitio ahotsa "Iduzki denean" kantu herrikoiari.

Abestiak
1. Eñaut Bidegorri
2. Urtxintxak
3. Azken Dantza
4. Maitasun Irria
5. Itsasoa
6. Iduzki Denean
7. Uskal Herriko Lur Maitia
8. Askatasuna
9. Itziarren Semea
10. Txikia
11. Neurriak
12. Bake Mina
13. Greziako Itsasontzia
14. Bai Euskarari
15. Kanta Aberria/ Batasuna
16. Lepoan Hartu Ta Segi Aurrera


Jaitsi

Txatanuga Futzband- Hau Dok Umoria!! (1996)



Abestiak
1. Anteron Txamarrotia
2. Ixil- Ixilik
3. Egun Da Santimamiña
4. Txantxibirin
5. Pello Joxepe
6. Biba Rioja, Biba Naparra
7. San Simon Eta San Juda
8. Triste Bizi Naiz
9. Los Pintores De Vitoria
10. Ikusi Mendizaleak
11. Iturengo Arotza
12. Agur Zuberoa


Jaitsi

2011(e)ko apirilaren 27(a), asteazkena

Noizeanbehin - Errautsez urrats (2011)



Egin egiten duzu, lan egin. Daukazun hori eman, zarena. Lekuetatik joan eta bertan zerbait galdu izanaren sentsazioak geldiarazten zaitu behin eta berriz. Denborarekin tentsiora ohitu zintezke, oharkabean bezala, baina aurrera egin ahala, areagotuz doa. Belarriak ere tente, sen primitiboren baten aztarna bailitzan. Eta eskuak patriketara daramatzazu beti, arakatuz. Baina dena bere lekuan dago, orok behar bezala darrai. Orduan ohartu egiten zara, ekinean, egindako gauza bakoitzean, zure zatiak utziz joan zarela. Eta egunen batetan agortuko ote zaren beldur zara.
2001ean Ander (bateria), Alex (baxua eta ahotsa) eta Ibai (kitarra) Gatikako gela hartan zarata egiten hasi ginenean ordea, beldurra aitzaki bat baino ez zen, dena bere horretan mantentzeko aitzaki hutsa. Eta gauzak gertatuz joan ziren, aldatuz. Bitartean “Inoiz kontatu ez nizkizunak” (Baga-Biga - 2006) eta “Arazi” (Baga-Biga - 2007) diskoak jendaurrean aurkeztu genituen hainbat alditan.
Sekula ez gara talde oparoa izan, horregatik esan ohi dugu, “Noizean Behin bai, baina betiko”. Etengabean lanean gaude ordea, eta azken hiru urteak ere bai horretan eman ditugu. Hasieratik bukaerara guk zuzenduriko prozesuan, “Errautsez urrats”, 7 kantuz osaturiko EP berria dakarkizuegu besapean. Bi urtez konposaketa lanetan aritu ondoren, 2010eko udan zehar Alexek entsegu lokalean buruturiko grabaketa berri honetan, oinarri sendoko abestiak eskeintzen ditugu, erritmo nabarmenekoak, azkarrak, rock eta metalaren arteko balantza orekatuz influentzia berriei lekua uzten dietenak, eta melodiaren aldeko apostu argia egiten dutenak.
WEBGUNEA
BLOGA
MYSPACE

Abestiak
1. Puzzle
2. Saiak Biraka
3. Amets egiten dut
4. Pandora
5. Ixchel
6. Amildegiak
7. Hariak


Jaitsi

2011(e)ko apirilaren 25(a), astelehena

Trikidantz- Trikidantz (2009)



Malerreka (Nafarroa) inguruetako triki-pop talde honek erromeria talde izanik, kanta gehienek kutsu hori mantentzen dute eta dantzarako oso aproposak dira.

Abestiak
1. Euskaraz Bizi
2. Musika Dantzan
3. Non?
4. Erdizminez!
5. Inauterien Zaina
6. Arin Arin
7. Izarrak
8. Egun Beltza
9. Betiko Istorioa
10. Berdintasuna


Jaitsi

2011(e)ko apirilaren 22(a), ostirala

Patrice Dumora- Watson (2008)



Landesetan sortu zen Patrice Dumora “Watson”. Musikaren itsas zabalean abiatzeko itsasontzia, gitarra, 15 urterekin eskuratu zuen. Neil Young kantaria zuen ortzi-mugako artizarra. Gazte anitzen kasuan bezala, eskola eta ikastetxearen inguruan eman zituen lehen urratsak publikoaren aitzinean.
“Pierre, Pierrot eta Watson” taldearekin izan zuen aukera, lehen aldiz, kantaldi handi batean parte hartzeko (1975ean Tarbesen), Paco Ibañez, Isabel Parra edo Patricio Castillo bezalako kantarien ondoan. Haien aztarna segitu nahi zuten. Franco hil berria zen eta musika aldarrikapenen bozgorailu zen kantaldietan. Euskal kantuaren oihartzuna Watsonen belarrietara heldu zen.
Garai hartan, Ipar Euskal Herrian ez zen estakuru handirik behar kantuan aritzeko. Jendeek naturaltasun osoz kantatzen zuten ostatu edo karriketan. Kantua ez zen oholtzako kantaldira mugatzen. Landesetan edo Okzitanian folk musika zen nagusi. baina Euskal Herrian euskal rockaren suspertze garaiak izan ziren.
Horrek zirrara berezia eragin zion eta euskaraz kantatzen hasi zen, Juan Paquito taldearekin. 1980. urtea zen eta lau urtez aritu zen.
Hurrengo jauzia luzeagoa izanen zen denboran. Zortzi urtez Gazteok taldearekin jo zuen, nagusiki Ipar Euskal Herrian. 1992an utzi zuen taldea. Baina Gazteok taldearekin Euskal Herrian zehar ibiltzeko aukera izan zuen. Bizkaian egindako lehen kontzertua Bakion egin zuela gogoratzen du. Lehen urrats haren ondotik bertze anitz jinen ziren. Dantzaldiak animatzen zituzten eta lau haizetara ibiltzen ziren astebururo.
Hurrengo urtean talde mitiko batean sartu zen Watson, Akelarre Taldean. Itsas bidaia luzeak egiten dituzten itsasontzien legez, abentura haren emaitzak oparoak dira. Zortzi urtez ahotsa eta akordeak eskaini zizkion taldeari eta bost CD izan ziren ostera haren uzta. Akelarre taldean jotzen hasi zelarik, AEKn ziharduen euskara ikasten.
Hastapenean kantuak gogoz ikasten zituen eta jende ugarik euskara zekiela uste zuen. Bidaia hori ere porturaino eraman zuen eta gaur egun euskarazko kantuak egiteaz gain, kantuen hitzak ere euskaraz sortzen ditu. Euskara eta rocka esku-makil sendoak izan dira bere musikagintzan. Oraingoan pop-rockaren itsasoan murgildu da. Akustikaren ur sakonetan igerika egiten du. Aldian kantuko Bobik etxeko inguruetatik duen zuhurtziaz, abantzu zola laztandu gabe. Aldian Zaldi beltzaren irmotasun mugagabean.
Kantua bizimodu eta jomuga du egunerokoan. Kantu irakaslea da eta kantu tradizionala zein kantu teknikak erakasten ditu, Arrangoitzen, Hazparnen zein BABn. Egutegia beltzez marratzen segituko du, kantu ibilbide osoan emandako urratsen lekuko isilak bihurtzeraino. Ostatuetan, elkartasun ekitaldietan edo kantaldietan, Watsonen irudia eta boz bereziak asteburuak hornitzen ditu. Talde eta kantari ezagunen bertsioen altxorrari, bere baitako perla erantsi dio Watsonek, disko berri honen eskutik. Eta musikaren abenturan portu berri bateko giroa kolore eta hots sentiberaz jantzi du. Sugea bezala, hondamenak irentsiz eta ezkatak eguzkitan gozaraziz.
WEBGUNEA

Abestiak
1. Egutegia
2. Dorrea
3. Zergatik? Ez Dakit
4. Zubiaren Errua
5. Betia
6. Ba Al Dakizu?
7. Bele Beltza
8. Leyla
9. Zaldi Beltzaren Dantza
10. Zer Gertatu Zaio Bobiri?


Jaitsi

2011(e)ko apirilaren 20(a), asteazkena

Triki 1- Diatonic Dynamite (1995)



Trikitixari dagokionez, Euskal Herrian ezagunak diren artista eta trikitilariak agertzen zaizkigu 19 pieza edo abestiz osatutako Diatonic Dynamite diskoan, hala nola, Tapia eta Leturia, Kepa Junkera, Imuntzo eta Beloki, Maixa eta Ixiar, baita Maurizia, Leon eta Basilio ere, beste batzuen artean.

Abestiak
1. Maurizia Kantuan Txikitxukerik
2. Fandangoa
3. Arin Arin
4. Norki
5. Xuxuna
6. Zure Ondoan
7. Ataungo Gazteak
8. Eutsi Goiari
9. Arinmendi
10. Nondik Jo Maurizia?
11. Baratzeko Pikuak
12. A Su Kiki
13. Joanito
14. Biribilketa
15. Ahuntzaren Gauerdiko Eztula
16. Izenik Gabea
17. Txuplastaie
18. Jotaerre
19. Disfarces


Jaitsi

2011(e)ko apirilaren 15(a), ostirala

Octopussy - Motel Luxury (2007)



Motel luxury es el primer trabajo de OCTOPUSSY, es un disco de Rock & Roll con once temas potentes grabados en mayo de 2007 en los estudios Track 6 de Logroño y editado por Brutus Discos. La música es rápida, norteamericana, con reminiscencias claras de grandes bandas clásicas. Juzga tú mismo.
MYSPACE
WEBGUNEA

Abestiak
01 Analyze That
02 Confess
03 Don´t Want Anymore
04 Drag
05 Catch Me If You Can
06 Shootin´ Star
07 I´m Stupid
08 Little Disater
09 The Crash
10 Secret
11 Get Off My Life


Jaitsi

2011(e)ko apirilaren 11(a), astelehena

Jator- Diskografia

Jator (1996)



Abestiak
1. Zure Herriko Jaietan
2. Bi Eskutitz
3. Ez Erre
4. Desilusioa
5. Ezin Bizi
6. Munduko Baztertuak
7. Posible Da
8. Ai Morena
9. Euskaldun Baten Muxua
10. Bakarrik Utzi Nau
11. Joxe Miel Barandiaran
12. Trago eta Gasto Asko


Jaitsi



Ze Ostiye!? (1999)



Abestiak
1. Besteen Baitan
2. Harrokeria Maltzurra
3. Ferietako Zezena
4. Barnetegian
5. Nire Neska Txikia
6. Heriotzaren Mezua
7. Peio Labana
8. Rock Eta Rolling
9. Ez Izan Ez
10. Deabruarekin Maiteminduta
11. Rock-Eroak
12. Barealdi Tenk


Jaitsi

2011(e)ko apirilaren 7(a), osteguna

XXII. Bilbainada Lehiaketa (2010)



Abestiak
01. PUENTE DE TODA BIZKAIA
02. BILBOTAR JATORRAK
03. ROMANTICO BOTXITO
04. ALMA DE LEON
05. EL ALCALDE DE LA VILLA
06. KAIXO LAGUN
07. LA FUENTE DE ITURRIGORRI
09. EL BOTXO KOSMO POLITA
10. DE DURANGO VINO A BILBAO
11. BIENVE EL DE INDARRA


Jaitsi