Kalean da jada Egurra ta Kitto talde gipuzkoarraren bigarren lana. Lurrikara izeneko diskan estilo desberdinetako 11 kantu daude. Musika alaia eta letra aldarrikatzaileak: borrokarako eta festarako deia eginez.
Karlos Gimenez pianojolea esperientzia handiko musikaria dugu. Interprete moduan euskal kantari eta talde ezagunen zuzeneko emanaldietan parte hartu izan du (azken garaian Belardi taldearen partaide dugu), eta horrezaz gain musika konposatzen, moldaketak egiten eta produktore gisa ere hamaika lan egina da (Erramun Martikorena, Xabier Lete, Imanol, Pier-Paul Berzaitz…). "12 geltoki" diskoan 12 pieza instrumental eskaini dizkigu, pianorako berak sortu eta interpretaturiko 12 konposizio. Zaila da Laida azpizigiluan aurkezten den lan hau definitzen; klixe guztien gainetik emozioak sortu nahi izan ditu eta esan genezake zinez lortu duela.
Abestiak 1. Emazte Haurdunaren Begiak 2. Kotto 3. La Colegiala 4. Bideetako Mugimenduak Eta Soinuak 5. Neska Adoleszente Baten Galderak 6. Loreak Lizardirentzat 7. Maulen Ebiari So 8. Lasarra 9. Zapata Gorrien Pasodoblea Eta Adagioa 10. Rilke Lagunduz 11. Kimerak 12. Rilke, Entzun Dizugu
Santutxuko lagun batzuk elkartzerakoan, erditu zuten Solte izena daraman musika taldea. Hardcorea oinarritzat badute ere, beste estilo batzuen pintzeladak aurki daitezke haien kantuetan. Makineria martxan jartzea ez zuten erreza izan, eta gora behera ezberdinak bizi izan dituzte taldea finkatu aurretik. Azkenik, orain dela urte bete gutxi gora behera, Oskarrek hartu zuen baxuaren kordak astintzeko ardura eta orduz geroztik talde sendoa lortu dute. Aritza baterian, Oskar “Txitxo” baxuan, Jon “Tolo” kitarran eta Haritz “Txipi” ahotsean izanik, kantuak prestatzen hasi ziren. Bigarren kitarra jolea ere badaukate, Aingeru, naiz eta egun, Frantzian Fleuryko kartzelan espetxeraturik aurkitzen den. Hain zuzen ere “22 ordu” kantuaren hitzak berak ziegan idatzitakoak dira.
Oñatiko lau gazte ospetsu hauek atera zuten maketa, 6 abestiz osatua. Norberaren bilduman falta ezin daitekeen diska dugu aurrean, nahiz eta oraindik instrumentazioan akats batzuk eduki. On Egin!!
Abestiak 1. Gu Ez Gara
2. Beldurra
3. Argiaren Zai
4. Putzu Beltzean
5. Latzen
6. Infernuko Ateetan
Abestiak 1. - Atzerritarrak (Hitzak eta doinuak: Andoni Tolosa)
2. - Gure zoriontasuna (Hitzak eta doinuak: Andoni Tolosa)
3. - Herri txiki batekoa naiz (Hitzak eta doinuak: Andoni Tolosa)
4. - Egunero (Hitzak eta doinuak: Andoni Tolosa)
5. - Ene geografia (Hitzak eta doinuak: Andoni Tolosa)
6. - Susmoa (Hitzak eta doinuak: Andoni Tolosa)
7. - Igerilaria (Hitzak eta doinuak: Andoni Tolosa)
8. - Zure izena (Hitzak eta doinuak: Andoni Tolosa)
9. - Hitz horrek (Hitzak eta doinuak: Andoni Tolosa)
10. - Euskaldunak, txakur eta haurrei euskaraz! (Hitzak eta doinuak: Andoni Tolosa)
11. - Geltokian (Hitzak eta doinuak: Andoni Tolosa)
12. - Haizea dator (Hitzak eta doinuak: Xabier Lete)
"Beruna taldea gara, Ispasteretik... zuen blogean agertzea gure dugu. gure musika sludge doom stoner eta crust nahasketaren bat da, antza... jejeje! duela bi hilabete atera genuen gure lehen diska, bi kanta osaturik. lehena, ctehbl errusiarraz egina da eta hiru ataletan banatzen da... bigarrenak taldea eta deiskaren izena dauka, beruna, euskeraz egina da eta pixkat gogorragoa da... guztira 28 minutu dira."
Smoking Hil, 2009aren uztailan sortu zen, Mikel Gurrutxaga (drums) eta Andoni Bonafau (vocals & guitar)-ren eskutik. Denbora aurrera, baxu-jole faltan, Juan Valdelana-rekin (bass) taldeak bere zirkulua itxi homen zuen. Aurrera, 2010ren azaroan Smoking Hil bere lehenengo aldiz igo zen taula gainera Donostiako Leize Gorrian, hortik aurrera erritmo geldiezina hartu zuen taldeak, eta hainbat kontzertu eskeintzeaz aparte, 2011ren urtearen hasieran bere lehenengo hiru kantuko maketa grabatzeko pausua eman zuen, nahiz eta ordurako elkarrekin lau hilabete eskas igaro. Aipatzekoa da ere, SMOKING HIL "Vianarock jovenes Promesas" maketa lehiaketaren irabazle suertatu zela 2011aren apirilean beste 20 bat talderen artean, horren ondorioz Vianarock-ean aritu zen besteak beste, TXARRENA eta KEN ZAZPI taldeekin taula konpartituz. Hauxe da gure historia laburra, nahiz eta idazten hasiak gara soilik...
"Iruñeko Gaiteroak" musika eta lan taldea 1972. urtean sortu zen. Ordutik, tresnaren sendotasun eta zabalkuntzaren mesedez urtez-urte egon dira inbestigazio lanean.
Haien lehen diska honetan antzineko gaita-festa egun oso bat erakutsi nahi digute. Dantza-piezei dagokionez, gaur egun oraindik entzuten diren fandango, arin-arin eta karrika-dantzaz aparte, iada jotzen ez diren beste 4 dantza soinu-zahar sartu dituzte (polka, mazurka, txotisa eta pasodoblea).
Pieza ohikoez gain, Iruñean 1924.urtean egin zen Gaita Txapelketan emanak izan ziren 3 pieza daude ere (Caprichos, Vals de Ejecución eta Danza y Zortziko), eta hortik diskoaren izena, omenaldi gisa.
Grabazio guztia gaita-formazio tradizionalean egina da (bi gaita eta danborra).
Musikariak: C. Ciganda, J. Cortés, M. Echeverria, J.L. Fraile, M.A. Fraile eta J Lacunza.
Grabaketa arduraduna: Jean Phocas
Xoxoa Diskak, 1980
Gasteizen sortua Dalton Trumbo idazlearen omenez, eskarmentu handiko talde berria dugu Trumbo. Urte bete baino ez zaigu joan taldea sortu zenetik, baina bere kideek badakite zer den musika munduan aritzea: Gorka (Kashbad taldean izandakoa), Eneko (Näut) eta Kanda (Neubat, Vice Presidentes, Sorkun...) osatzen dute proiektu berri honen bizkar hezurra. Hirukotearen proposamena abesti pisutxuak eta gordinak eskeintzea da, baina keinu dotoreei muzin egin gabe. Beraien lehengo lana osatzen duten hamar kantuetan zehar doinu rockeroak (“Korronte beroak/Korronte hotzak”, “Vesuvio”...), astunak (“Hiru Erregeen Mahaia”) edo melodia hunkigarriak (“Niagara”, “Heldu Liana”...) entzun ahal izango ditugu. Desertua eta itsasoa, lurra eta zerua, leuna eta latza... Kontrasteetan mugitzen zaigu taldea bere musikan. Bateria ahaltsuak, baxu oldarkorra eta gitarra zauritzaileak errezeta, Gasteiztarrak Helmet, Dut edo Prong bezalako iturrietatik edaten dute. Lehenengo urratsa emanda dute: aurreneko lana kalean da eta entzunda izateko prest. Orain hirukoteak lan berri honetan adierazitako indarra zuzenean berresten ikusiko dugu Euskal Herrian zehar.