2008(e)ko uztailaren 14(a), astelehena

JABIER MUGURUZA, JUAN KRUZ IGERABIDE - Nire Gorputza (2005)



"Nire gorputza", mara-mara umeentzako zigiluaren lehen produkzioa dugu. Jabier Muguruzak zuzentzen du aipaturiko zigilua, gintonic Producciones-en kolaborazioaz.
Aurreneko lan honetan, Juan Kruz Igerabide idazlearen poemak biltzen dira, gorputz atalei buruzkoak. Poema horiek Muguruzak berak musikatu ditu eta hainbat umek abestu dituzte.
mara-mara, Jabier Muguruzaren aspaldiko ametsa dugu, azkenean martxan jarri ahal izan dena, gintonic Producciones-en laguntzari esker. Zigilu honek, umeen konplizitatea musikarekiko berreskuratzea du helburu.
Urtero disko bat kaleratzeko asmoak, ahalbidetuko du kontsumo azkarreko produktuetatik ihes egin ahal izatea, eta kalitate literario eta musikalari lehentasun erabatekoa eman ahal izatea.
"Nire gorputza", helduek eginiko diskoa da, baina haurrek haurrentzat abestuta. Kalitate-konpromiso bat dago bertan, belaunaldi batek bestearekin hartzen duena, testua eta musika ulertzeko modu berezi bat transmititzeko.
mara-mara zigiluaren lehen diskoan, Juan Kruz Igerabideren maisutasun eta dotoreziarekin egingo dugu topo hitzetan, Jabier Muguruzaren esperientzia eta pretsigioarekin konposaketetan, eta Mikel Azpirozen maila bikainarekin produkzioan. Pop musika, reaggea, rock & rolla... lan alaia, dinamikoa eta sorpresaz beterik, sail luze baten hasiera izatea espero duguna.
Mundo musical

Abestiak
01. Nire gorputza
02. Begi-niniak
03. Gerria
04. Ilea
05. Bizkarra
06. Belaunak
07. Burua
08. Ahoa
09. Mingainaren dantza
10. Ipurmasailak
11. Eztarria
12. Sexua


Jaitsi


iruzkinik ez: