sábado, 4 de junio de 2011

Iruñeko gaiteroak - 1924 (1980)



"Iruñeko Gaiteroak" musika eta lan taldea 1972. urtean sortu zen. Ordutik, tresnaren sendotasun eta zabalkuntzaren mesedez urtez-urte egon dira inbestigazio lanean.
Haien lehen diska honetan antzineko gaita-festa egun oso bat erakutsi nahi digute. Dantza-piezei dagokionez, gaur egun oraindik entzuten diren fandango, arin-arin eta karrika-dantzaz aparte, iada jotzen ez diren beste 4 dantza soinu-zahar sartu dituzte (polka, mazurka, txotisa eta pasodoblea).
Pieza ohikoez gain, Iruñean 1924.urtean egin zen Gaita Txapelketan emanak izan ziren 3 pieza daude ere (Caprichos, Vals de Ejecución eta Danza y Zortziko), eta hortik diskoaren izena, omenaldi gisa.
Grabazio guztia gaita-formazio tradizionalean egina da (bi gaita eta danborra).

Musikariak: C. Ciganda, J. Cortés, M. Echeverria, J.L. Fraile, M.A. Fraile eta J Lacunza.
Grabaketa arduraduna: Jean Phocas
Xoxoa Diskak, 1980

Abestiak
1.- Diana "Dicastillo" (ezezaguna, Pérez anaien errepertoriotik)
2.- Pasacalles (Jesús Lumbreras Soto)
3.- Vals (Jesús Lumbreras Soto)
4.- Caprichos para dulzainas (Tomás Manso/Julián Romano Ugarte)
5.- Vals de Ejecución (Nicolás García)
6.- Danza y Zortziko (Bonifacio Iraizoz)
7.- Polka (ezezaguna, Nicolás Garcíaren errepertoriotik)
8.- Mazurka (ezezaguna, Dicastilloko gaiteroen errepertoriotik)
9.- Schottis (ezezaguna, Dicastilloko gaiteroen errepertoriotik)
10.- Pasodoble (ezezaguna, Regil-ko gaiteroen errepertoriotik)
11.- Jota "La Exploradora" (Silvanio Cervantes)
12. Arin-arin "A Jesús Lumbreras" (Iruñeko Gaiteroak)
13.- Murga "El Limbo" (José Pérez Miuri)


Jaitsi