lunes, 24 de noviembre de 2008

LEIZE - Solo Para Ti (2008)



Rock zaleentzat zorionekoa ez ezik, desiratua izan zen LEIZE taldearen 2007ko itzulera. Hamar urte isilik egon ondoren, rock talde gipuzkoarrak berriro bat egin zuen betiko jarraitzaile sutsuekin. Hori gutxi balitz, jarraitzaile berriak ere gehitu zitzaizkien, 2007an eskaini zituzten zazpi kontzertuetan; azkenekoa, hain zuzen, Alfarock jaialdian eman zuten beren 25. urteurrenaren karietara.
Lehen urratsak "Contra viento y marea" izena zuen musika talde bezala eman zituzten. Baina, senak eraginda edo, laster hartu zuten rockaren bidea, eta horrela, 1982an LEIZE sortu zuten.
Lehen unetik LEIZEk garbi agertu izan ditu bere ezaugarriak: letra gogorrak, baina kaleko errealitatearen kutsu poetikoa galdu gabe; beren nortasuna soinu gordinekin aldarrikatu izan dute, eta taldea laurogeiko heavy rock esparruari gogor atxiki izan zaio melodia eta koru bereziekin.
LEIZEk denbora asko egin du taula gainetatik kanpo, baina kideek rockaren grina bizirik mantendu dute entsaioak egiteko eta kantuak konposatzeko asteroko hitzorduari eutsiz. Hainbat jaialditara joateko eskaerak jaso izan dituzte; Leyendas del Rock ospetsua da horren lekuko, non Ufo eta Saxon mailako taldeekin jo baitzuten. Gauzak horrela, itzultzea erabaki dute, baina beste album batekin.
Zuzeneko disko bikoitza atera zutenetik hamaika urtera etorri da Solo para ti, beteranotasunaren, konstantziaren eta beren lanean sinesten duten adierazgarri: nabaria da bizitzako hainbat jarreren transmititzaile den rockaren indar geldiezina, baita mezu musikalaren gogortasuna eta sentimenduaren sakontasuna ere.
Aspaldiko zaporearen eta indar berrituaren airea darien hamabi kantu zuretzat konposatuak: zuzenak, kalekoak eta zorrotzak.
Mitoak aurrera darrai. Bizi bedi luzaro rocka.
OIHUKA

Abestiak
1. No me dejaré
2. Desde que te vi
3. Héroe
4. La hebilla de Dios
5. Sin sitio
6. Déjame decirte
7. Abandonado
8. Pedazo de cielo
9. Despierto
10. De nadie
11. El otro lado del espejo
12. Solo para ti


Jaitsi

1 comentario:

Anónimo dijo...

Error

File not found