2009(e)ko martxoaren 5(a), osteguna

Joseba Tapia - Real Politik (2006)



Joseba Tapia fenomeno bat da soinu txikiarekin. Bere esparrutik atera gabe ere, trikitiarenetik alegia, mirespenik eta txalorik ez zitzaion faltako. Baina barruak ez dio nonbait eskatzen errepikatzerik eta bide berrien bila abiatu izan da. Azken disko honetan inoiz baino nabarmenago. Genero urrunetan egin ditu aprobak eta kanta bat, «Bilbao song», soinurik gabe kantatzera iritsi da, esku hutsik alegia, eta horrek, bizitza osoa soinuari helduta ibili izan den batentzat, atrebentzia izugarria izan behar du. Hamalau pieza dira. Guztietan, errespetugabetasuna, poetekiko maitasuna eta tabuen kontra jotzeko grina nabari zaizkio.
GARA

Abestiak
01-Zoragarria ez al da
02-Umearen ehiza
03-Lagun galduaren geografia
04-Real politik
05-Askatasunaz
06-Bilbaoko iretargi
07-Biba berango
08-Soldadu sartzea
09-Eisenhower eta ni
10-Larre galduak
11-Paris-Dakar
12-Madrilgo lagunak
13-Irla han da
14-Etorbide profesionala


Joseba Tapiak aurkezpenean esandakoetatik

Jaitsi

iruzkinik ez: