Estralurtar talde bat (Crawliarren leinua hain zuzen) lurrera heldu, eta bikingo eta egiptiar talde bat bahitu ondoren, beste planeta batera eramaten dituzte esklabo gisa lan egitera. Errepresio eta esklabutza urte askoren ondoren, gizaki taldeak Crawliar arrazaren kontra matxinatzea erabakitzen du….
Horra hor “Soulitude” izeneko proiektuaren abiapuntua. Baina zer da arraio da Soulitude? Soulitude ekimenaren atzean Iñaki Garamendi, “Jevo”, Valhalla taldeko gitarra jotzaile eta konpositore nagusia dago. Musikari bizkaitarrak estudioan bakarka grabaturiko lehenbiziko lan luzea da hau, alegia, 13 abestiz osatutako disko kontzeptuala. Aurretik, “Jevo” izenburupean, Iñakik ia erabat instrumentalak ziren bi demo grabatu zituen etxean bertan: “Keeper of the Seven Beers” (2001) eta “Sign of the Homer” (2003). Iaz ostera, pausu bat harago joan, eta ahots ezberdinak batuko zituen bakarkako lan berri bat sortzea erabaki zuen. Bere nahia, horrenbestez, Valhallan jorratutako musikatik harago joan eta zerbait azkarragoa eta heavyagoa lantzea zen; tarteka thrash edota death metal doinuetatik hurbil egon litekeen musika sortzea. Beti ere, bere aburuz, musikan ezinbestekoa den elementuari eutsiz: melodia. "Jevo"-k musikari ezberdinen laguntza izan du ekimen hau aurrera ateratzeko. Tartean dira, besteak beste, Gaizka (Razze), Jagoba (Psychodelical Deja Vu), Richard (Dark Fantasy ohia) eta Valhalla familia osatzen duten Patxa, Ivan, Mikel eta Chefy.
HERRIKOBURDINAAbestiak
01. Planet Thralldoom (Intro)
02. Enslaved
03. Menace Of The Universe
04. Dunes Of Mub'Arass
05. Solar Ghosts
06. Trip To Helgnord
07. Viking Pride
08. The Oracle
09. Dawn Of War
10. March Of The Crawlians
11. Time For Deliverance
12. New Age
13. Fast As A Shark
Jaitsi
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina