2009(e)ko urriaren 20(a), asteartea

Kerobia - Papera Eta Kartoia (2009)



Lan hau, trilogia baten bigarren zatia da. Trilogia hau 2008 urtean hasi zen Materia Organikoa eta Gainerakoadiskaren kaleratzearekin. Lan hauen ardatz nagusia kontenedoreen kontzeptuaren inguruan izango da eta 2010ean amaituko da trilogiaren hirugarren zatia ateratzen denean. Kerobiako kideak, 2004. urtean Kerobia atera ondoren eta 2006. urtean Rose Escargot kaleratu ondoren, trilogia honen barruan murgildurik daude, estudioko epeak eta kontzertuak jotzeko garaiak tartekatuz. Hemendik aurrera, 2009ko azarorarte, Papera eta kartoia zuzenean aurkezten egongo dira.

Lan berri hau gogoeta eta konposizioan eszenatoki berrien bilaketan oinarritzen da. Taldeak eskeintzen duen emaitza Rose Escargot eta trilogiaren lehenego zatiaren arteko oreka bat da, beste behin ere joera berrituak uztartuz. Testuak, Kerobiaren lanetan ohikoa den bezela, berebiziko pisua mantentzen du kantuen barruan, hari lotzaile papera hartuz.

Abestiak
1. Oreka ezina zen indibiduo baten azken pentsamenduak
2. Le monde est crue et j'ai été un connard
3. Gris, triste, zoriontsu egun bat
4. Nondik irtetzen da barrura
5. Horma txurira hil da
6. 0
7. Esaldi sinple bat galdera handiegirako


Jaitsi






1 iruzkin:

pitx erabiltzaileak esan du...

Gran trabajo el que haceis en este blog!

Sólo comentar que el archivo da error al descomprimirlo, me lo he bajado un par de veces y da error de CRC.

No sé si lo habeis colgado vosotros, de todas formas he visto que se puede descargar gratis desde la web del grupo http://materia.kerobia.com/