lunes, 23 de noviembre de 2009

Lain - Lain (2009)



Lain taldeak, adin kontuagatik, ez dauka iragan luzerik, baina halere, etorkizun oparoa iragartzen dioten hainbat berezitasun eta ahalmen baditu bere baitan, sekretu bat bezala gordeta; oso denbora gutxian, bat-batean eta zergatik jakin gabe, publiko gaztearen barru-barruan sartu da.

Duela urte eta erdi, Lor taldearen Zure doinua kantuaren bertsio batek aurkeztu zuen Lain gurean. Youtubeko bertsio horrek, ia 275.000 sarrera izan ditu dagoeneko; sarean gertatu den euskal musikako kantarik barreiatuena dela esan daiteke, beraz. Egia esan, bene-benetako agerpena izan da, samurra eta sentimenduz betea, oso une fina sortzen duen interpretazio bikaina. Lainen musika ere horrelakoa da: benetakoa, sentibera, freskoa eta bizia, bere publikoaren bihotzaren modukoa, etorkizun aren fedeaz gainezka.
ELKAR

Abestiak
01 Itxaropen hautsien kaxa
02 Sokak hautsita
03 Aukera berri bat
04 Limoizko ilargia
05 Puntu etenak
06 Zu gabe
07 Esaidazu
08 Haika mutil
09 Itxirik
10 Ez nazazu iratzar
11 Egiak, ezinak
12 Amaiera
13 Zure doinua


Jaitsi

1 comentario:

Anónimo dijo...

No funciona el enlace de descarga.