2012(e)ko abuztuaren 5(a), igandea

Gonzalo Tejada - Ziklo 1 (1994)



Konpositorea, baxu elektriko jolea, kontrabaxu jolea, irakaslea. Euskal Herriko Unibertsitatean Psikologian Lizentziatua. Jazzaren arloan garatu du interpretatzaile ibilbidea eta hemengo zein kanpoko bakarlari askori lagundu die. Berak egindako hiru CD argitaratu ditu: Ziklo 1 (1994), En tránsito (2000) eta Encore (2005). Konpositore lanak ugariak izan dira. Berak jazz talde eta klasikoentzat idatzi, estreinatu eta grabatu ditu lan asko: hari-kuartetoak (Luna de fiesta), haizekintetoak (Motivos), piano eta flauta duoak (Divertimento) eta orkestra (Gabon kanta), besteak beste. Era berean, Big-Band taldeentzat konposizio eta moldaketak idatzi eta grabatu ditu (Aitormena, Mr.V.M.). Gonzalo Tejada irakaslea da Musikenen (Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegia), jazz kontrabaxua eta instrumentu nagusiaren errepertorio klasikoa dira bere ikasgaiak. Bi urtez jazz atalaren zuzendaria izan da. Hiru liburu idatzi ditu: Charlie Parker, lenguaje y técnicas de improvisación; Técnica avanzada para el contrabajo de jazz solista eta Keep Walking.

Abestiak
01. Ziklo 1
02. Antiguo Hogar
03. 3 y 4 = 34
04. Mr Taylor
05. Dans La Nuit
06. El Buen Error
07. Ideados
08. Remember Coltrane


Gonzalo Tejada: Kontrabaxua
Dani Perez: Gitarrak
David Xirgu: Batería
Iñaki Salvador: Pianoa (2,3,6,8)
Sorkunde Idigoras: Pianoa (1,4,5,7)

Jaitsi




iruzkinik ez: