Ramon
Lazkanok (Donostia, 1968) pianoa eta konposaketa ikasi zituen
Donostiako Musika Kontserbatorio Nagusian, non Goi Mailako Konposaketa
Irakasle Agiria lortu baitzuen. Pariseko Goi Mailako Musika
Kontserbatorio Nazionalean onarturik, Gipuzkoako Foru Diputazioaren
burtsari esker, konposaketa eta orkestraketari ekiten die Alain
Bancquart eta Gérard Griseyrekin, Konposaketa Lehen Saria eskuratuz
1990ean. Sasakawa Fundazioaren burtsaduna, konposaketa eta analisia
ikasi zituen Montrealen Gilles Tremblayrekin. Parisera itzulian,
orkestra zuzendaritza landu zuen Jean-Sébastien Béreau eta Arturo
Tamayorekin, baita XX. Mendeko Musika eta Musikologiaren Doktoretza
Ikasketen Agiria eskuratu ere Pariseko Ecole des Hautes Etudes en
Sciences Sociales-en . INFO+
Hauskor (2006) txelo zortzikote eta orkestrarentzat
Orquesta de la Comunidad de Madrilen mandatua
Estreinaldia: Conjunto Ibérico de Violoncellos, Orquesta de la Comunidad de Madrid, zuz: J. R. Encinar - 2006ko urria, Entzunareto Nazionala (Madril)
Ortzi Isilak (2005) klarinete eta orkestrarentzat
Espainiako Orkestra Nazionalaren mandatua
Estreinaldia: klar.: Enrique Pérez Piquer, zuz: R. Gamba - 2006eko apirila, Entzunareto Nazionala (Madril)
Ilunkor (2000-01) orkestrarentzat
Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren mandatua
Estreinaldia: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, zuz: G. Varga - 2001ko urria, Donostiako Kursaal Aretoa
Flac 206 Megas
Torrent
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina