2007(e)ko irailaren 3(a), astelehena

Buitraker - Homologao (2000)



Estiloa eta talde egonkorra bilatzen hainbat urte eman ondoren, Buitraker taldearen lehen diskoa 1998an azaleratu zen euskal rock-aren eremura. Dantzarako joera eta doinu elektronikoak direla eta, taldeak sortzen duen metala besteetatik bereizten da. "Homologao" lanari esker, ezaugarri hori askoz nabarmenagoa da, eta kolokan jartzen du taldeak ustez lantzen duen "metala". Ordea, 2006an "Urrezko kabiak" argitaratu ondoren, taldeak bere ibilbidea amaitutzat ematen du.

Partaideak:
Aitor Arbeloa (ahotsa eta gitarra)
Patxi (baxua)
Fernando (gitarra)
Iñigo Orduña (teklatuak,
sintetizadoreak,
sanplerra)
Ibon Enekoitz (bateria)

Jaitsi

iruzkinik ez: