jueves, 26 de enero de 2012

Megaupload-en itxieraren harira

Kaixo guztioi:
Badirudi gaur arte erabili izan dugun zerbitzari nagusia, Megaupload, itxi dutela. Ekaitzaldiren %85 gutxi gora behera, 1700 diska,bertan zegoen gordeta eta berriz dena igotzen hastea ezinezko lana suertatzen zaigu oraingoan. Egun batzuk itxarongo ditugu, guzti honi irtenbide bat nola eman ikusteko.
Zuen atxikimendua eskatuko nizueke honelako gertaeren aurrean...
Ondo Izan.

14 comentarios:

JosuO dijo...

Nik baditut azkeneko bi urtetan edo publikatakoak, nonbaitera igotzerik badago igo ditzaket gutxika.
Animatzen zaituztet jarraitzera!!!

Anónimo dijo...

Animo!!! gutxi dire, ta koldarrak!

Anónimo dijo...

Nik aurrera jaraitzera animatzen dizuet, bai torrent bidez eta bai jendeak egiten dituen aportazioen bidez.
Guztion artean poliki poliki asko eraiki genezake.
Animo eta aurrera!!

Anónimo dijo...

Sekula ez dut horrelakoetan parte hartu, baina euskal musikak merezi du. Segi aurrera!

Anónimo dijo...

Beste bide batzuk bilatu beharko dixkiu! Baño beti aurrea!!

Anónimo dijo...

Kriston kultura zabalkuntza lana egiten duzue orrialde honetan, seguru ekintza honekin aurrera egiteko bidea aurkitzen dela!
animo eta mile esker

Anónimo dijo...

Demaseko lana egin duzute euskal musikaren aferan, hortaz hau aitzina jarraitu beharra dauka. Denon bultzadaz Ekaitzaldi altxatuko dugu berriz!!!! Musika bilketa bat egiteko deialdia bertzerik ez duzue egin behar! HOR EGONEN GARA!!! Esker anitz egindako lan itzelarengatik!!!

xorino dijo...

segi beti aintzina...! nik ere erabili dut aunitz blog honetako materiala, musika... baina tamalez gutxi batzuk deskargatu ditut... eta ezin dut berriro igo... segi beti aintzina!

Anónimo dijo...

Gora eskubeltz ta eskubeltztarrak! Ekaitzaldi aurrera! jo ta ke internet aske izan arte!

Mua ta eskerrikasko.

Anónimo dijo...

Krixton lana egin duzue urte hauetan; eskerrak eman nahi dizkizuet euskal kultura eta musika zabaldu eta aberastu izanagatik. Animo, irtenbideren bat egongo da eta! Eutsi goiari!

Anónimo dijo...

Lan eskerga egin duzue, beste zenbait blogek bezala, eta lotsamangarria litzateke partekatze lana desagerraraztea. Esaterako, Paddy Punx blogak ( http://paddypunx.blogspot.com/ ) oraingoz aterabidea aurkitu du eskaintzen zuen material oparoaren zatitxo bat Errusiako blog batean bideratzeko (edo hangoen laguntza izateko). Euskal diasporak ere horretarako balio lezake?

Animo eta ez kikildu!

Anónimo dijo...

ETA MEGAUPLOAD ordez rapidshare eta horrelako beste web-gune batzuk erabiliz ezin da mantendu Ekaitzaldi?? proposamen bat da soilik baino web horri hau oso ondo dago, euskal musika asko zabaltzen da bai!!!

Anónimo dijo...

Oraingoan ere denon arteko AUZOLANA da hemen gakoa.

Publikoki eskatzen baduzue, hemendik musika jaitsi duen jendeak berriz ere igoko du eta pixkanaka-pixkanaka osatuko dugu lehengoa adinako musika bilduma bat.

Gero, elkarbanatzeko metodo egokiena zein den ikusi beharko litzateke (Megaupload-en tankerako beste bat, P2P sareak...). Horretan ni ez naiz aditua.

Ez etsi behintzat. Euskal musika interneten edukitzeak merezi du eta. Jo ta ke, irabazi arte!

Anónimo dijo...

Animo!! Segi lanean! Aparteko lana egin baituzue!