2008(e)ko martxoaren 17(a), astelehena

EPELDE TA LARRAÑAGA - Elkarrenondoan (1999)



Elkarren Ondoan izeneko disko honetan bertsoa eta trikitixaren bide paraleloak elkartu egin dira. Anjel Larrañaga bertsolariaren aspaldiko gogoa izan da bi mundu hurbil hauek batean uztartzea eta Epelde trikitilariarekin bat eginik burutu dute honakoa. Joseba Tapia produktore lanetan egon izanak arrasto onetik eraman ditu diskoaren nondik-norakoak.
Guztira hamalau pieza biltzen ditu Elkarren Ondoan diskoak. Hauetarik batzuk Ansorenak au-keran emandakoak dira baina gehienak Tomas Epelde berak eginak ditu. Letrak berriz, kasu guztietan Anjel Larrañaga bertsolariak pentsatu eta idatziak dituzu. Bien artean mundu berezkoa sortzen dute non amodioa, herria, ohiturak eta batez ere, bizitza ikusteko joera baikorra, fandango, arin-arin, porrusalda, biribilketa, bal-tsa... etabarreko erritmo bizi eta alaiekin nahastu eta jostatu egiten diren, dantzaren bitartez herria olgatzeko helburuaz.
ELKAR

Soinua: Tomas Soraluze Epelde
Ahotsa eta panderoa: Anjel Larrañaga
Produktorea: Joseba Tapia
Kolaborazioak: Aitor Epelde (soinua) eta Karlos Aranzegi (perkusioak)

Abestiak
1.- Belar (biribilketa)
2.- Berandu xamar da baina (trikitixa)
3.- Lur giro (porrusalda)
4.- Pixkanaka (fandangoa)
5.- Laster (arin arina)
6.- Bizitzako aroak (baltsa)
7.- Maitemindu kontuak (foxa)
8.- Pozik (biribilketa)
9.- Kupela (pout-pourria)
10.- Errepidean (pasodoblea)
11.- Aritz-alde (fandangoa)
12.- Larri-larri (arin arina)
13.- Bizitzaren nota (baltsa)
14.- Lehenengo erromeria


Jaitsi

iruzkinik ez: