2008(e)ko ekainaren 27(a), ostirala

Eutsi ! - Gose, Potemkin eta 12 abesti zutik irauteko



Eutsi! filmak gaur egungo historia bat kontatzen digu eta bi langileren adiskidantza du oinarri. Filmak komedia eta gatazka sozialak uztartzen ditu. Lan egiten duten enpresarekin liskarretan dabiltza. Industriaren deslokalizazioa eta globalizazioa present dago.

Abestiak
Gose taldeak "Eutsi!" izeneko kantua egin du eta filmeko kantu nagusia da. "Eutsi!" kantuak erritmo dantzagarri eta kutsagarriak nahasten ditu, doinu elektronikoak, pasodoblea, zingaroa, tangoa eta trikia erabiliz. Testuak filmaren mezua maisuki laburbiltzen du. Evaristok (La Polla Records, Gatillazo) abestu eta Gose taldearekin elkarlanean egin du testua.

Gose taldeak bigarren kantua ere egin du: Gatillazo taldeak bere lehen diskoko
"Comunicado empresarial para la convivencia y la concordia social" kantuaren bertsio elektronikoa eta punkia.

Potemkin taldeak Zarama taldearen
"Dena ongi dabil" kantuaren bertsio rockeroa egin du. Roberto Mosok (Zarama) koruak egin ditu Potemkin taldearekin batera.

Hertzainak,
"Eutsi gogor". Euskalduna enpresaren borroka eredugarria azaltzen du kantuak. Abesti klasikoa.

Itoiz,
"Ustela". Justiziak eta legeak sortzen duten ustelkeria salatzen du. Itoiz taldearen joera honetako kantu bakarrenetakoa.

Kortatu,
"After boltxebike". Beste kantu mitiko bat. Izenburuak dena esaten du.

Delirium Tremens,
"Ezin leike". Egunerokotasuna du oinarri. Bizitza nola bizi.

Ruper Ordorika,
"The age of self". Robert Wyatt kantari ezkertiarraren bertsioa.

Zarama,
"Maiatzaren lehena". Langileria borrokan bere egunean.

Baldin Bada,
"No Future". Irtenbide eta etorkizun eskasa kapitalaren eskuetatik datorkiguna.

Mikel Laboa,
"Langile baten galderak liburu baten aurrean". Bertolt Brecht idazlearen testua maisuki irakurria eta abestua.

Jotakie,
"Euskadi". Bizimodu latzari aurre egiteko modua.

Barricada,
"Callejón sin salida". Gai politiko eta sozialaren definizioa. Irtenbide gutxi.

Potato,
"La clase obrera". Langileria ba ote den ironikoki abestua.

La Polla Records,
"Un rayo de sol". Diskoa bukatzeko kantu dirdiratsua. Eguzki-izpi bat langileriaren borrokarentzat.

Jaitsi

4 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Epa, agian ez dauka asko ikusterik esan behar dudanak, baina zuk ba ahal duzu eutsi! pelikula?, eta cosmos? Baldin badauzkazu, bidali klaitons@hotmail.com helbidera, mesedez.
Ah, sugan taldearen maketarik bai?
Beno, erantzun ahalik eta askarren. Aio.

Txiribita erabiltzaileak esan du...

Lo siento, no tengo las pelis y tampoco la maketa de Sugan. En fin otra vez sera. Agur

Enver555 erabiltzaileak esan du...

El disco no funciona, ¿lo podéis subir de nuevo por favor?

Txiribita erabiltzaileak esan du...

link actualizado