2008(e)ko abuztuaren 31(a), igandea

KEROBIA - Rose Scargot (2006)



Kerobia 2001eko abenduan jaio zen Xabi Fernandez, Mikel Zorrilla eta German San Martin elkartzerakoan. 2003. urteko martxoa arte hirukote bezala konposatu zituzten abestiak, baina orduan Karlos Ortiz baxujolea batu zitzaien. Urte horretan bertan grabatu zuten maketa eta Euskadi Gazteko maketa lehiaketako garaile izan ziren.
2004. urtean Kerobiak bere lehen lan luzea atera zuen, Kerobia izenekoa. Gor zigilupean egin zuten eta Euskal Herri osoan harrera oso ona izan zuen. Urtebete osoz lana taula gainean defendatzen egon ondoren, bigarren lana prestatzen hasi ziren. Orduan, Karlos Ortizek taldea utzi eta Alberto Isabak hartu zuen baxua jotzearen ardura. Laukote berri honekin ekin zioten bigarren diskoa prestatzeari.
Bigarren diskoak Rose Escargot izena du eta 2006. urtean kaleratu zen, Gor zigilupean hau ere. Disko honekin lortu zuen taldeak Euskal Herriko pop eskaintzaren barruan sendotzea, bere estilo pertsonal eta landuarekin.
Osotara 100 kontzertu baino gehiago eman ondoren, hirugarren diskoaren prestakuntzari ekin zioten. Taldeak 2008ko apirilaren 15ean argitaratutako agiri baten esan zuenez[1], taldeak SGAEren parte izateari utzi eta hurrengo lanak ekoizpen propioan oinarrituta izango ziren, Interneten webgunearen bitartez eskuragarri utziz.
Honenbestez, 2008ko apirilaren 29an webgunean doan deskargatzeko moduan aurkeztu zuten Materia organikoa eta gainerakoak, beraien hirugarren diskoa, trilogia baten parte izango dena. Lan honetarako German San Martinek taldea utzi zuen eta Mikel Isaba da orain teklatu jolea.
WIKIPEDIA

Abestiak
1.- Isburt
2.- Rose
3.- Esnatu naiz
4.- Maite zaitut, tina
5.- Rose II
6.- Buruerahileen farola
7.- Izan ere
8.- Grabitatea, oxigenoa, maitasuna eta gure existentziarako beste zenbait baldintza
9.- Rose III (egunsenti berri baten epilogoa)
10.- Hiri ikusezinak
11 - +


Jaitsi

iruzkinik ez: