2008(e)ko irailaren 2(a), asteartea

7 ESKALE - Barrenkaleko Bluseak (1997) //

7 ESKALE - Barrenkaleko Bluseak (1997)


Disko hau akustikoa da gehienbat eta bertan drogen gaia agertzen da ildo nagusi bezala, ikuspuntu desberdinetatik eta istorio moduan azalduta. Abestiak, drogen munduaren inguruan idatzitako bertso berriak dira. Eta badira plazaratu gabeko bertso zahar batzuk ere. Mekoletako Josu Zabalaren estudioan grabatu zen. Nahasketak eta edizioa Berrizen egin ziren. Lorentzo Recordsen 97ko uda-udazkenean. Bertan izan ziren laguntzaileak: Bingel Mendizabal (arregloak eta mandolina, Karlitos "Mahoma", Txanpinete, Cubako Septeto Santiaguero, Txabi Labaien, Alex albokari, Ruben saxolari... Gitarra alde batera utzi eta biolinak agintzen du Barrenkaleko bluesak diskoan. Pasatu barik heltzen diote gizartean oso errotuta dagoen drogen asuntoari, eta batez ere zinismo barik, zinismoa baita aurpegi asko eta irakurketa lar dituen drogen askapenaren etsai nagusia. Hari fin batek, diskoko hamabi kantak arraultza desberdinen dozena bat bezala lotzen ditu zelan edo halan, istorio bat osatuz

Abestiak 1. Barrenkaleko bluesak I. 2. Morotik. 3. Utzi uste zintudan. 4. Gaupasada. 5. Aitortza. 6. Oroitzapenen zama. 7. Jakin nahi nuke. 8. Mozkorrarenak. 9. Gugatik ez balitz. 10. Bihar 11. Barrenkaleko bluesak II. 12. Alaitu ezazu aurpegi hori. 

Igor Elortza: ahotsa. Unai Iturriaga: ahotsa. 
Josu Zabala: Soinua eta ahotsa. Angel Lopez Leon: perkusioa. Txubio Fernandez Jauregi: kontrabaxua eta baxua. Aitor Astigarraga: Biola Naiara Eizagirre: Bibolina. 

1 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

http://fotoruffian.blogspot.com/2007/10/txirrita.html