2012(e)ko urtarrilaren 21(a), larunbata

Jojo Bordagarai - Bahaki (2008)



Jojo Bordagarai Iparraldeko kantagintzaren eredu garrantzitsua da. 1973.ean aktibitate musikalari ekin zionetik, kantu popularraren ikuspegi garaikidea lantzen, tradizioa eta identitateak ikusmira gaurkotu batez aurkezten ahalegindu izan bait da. Bahaki izeneko disko berria hau lan ederra da benetan. Mundu ugariak eta jatorri ezberdineko zaporeak nahastuz, izaera berezko ibilbide bat lortzen du, bizitza bezala, une lasaiak eta malenkoniotsuak, momentu intentsoekin orekatzen direlarik; konposizio berrien usain freskoa eta sujerikorra kantu tradizionalaren oroimen herrikoiarekin batera eramanez. Bordagarai izenpean aurkezten den talde berriaren eragina ezinbestekoa da aipatu nortasun eraginkorra lortu ahal izateko: bandoneoia, tres, pianoa, akordeioa, kitarra-ren doinuak, erritmo sekzio bizigarri baten gainean dantzan, ahots samur eta gardenaren euskarri. Gusto handiarekin apainduriko doinuak, bihotz barrenetik abesturiko kantak eta izpiritu baikorrarekin landutako emozioak. Musika zingaroa, trashumante eta koloretsua, euskal gizarte biziarentzat.
ELKAR





Musikariak:
Jojo Bordagarai: kantua
Philippe de Ezcurra
: bandoneoia, akordeoia, koruak
Marc Tambourindeguy
: pianoa, koruak
Eric Ruiz
: kitarrak, tres
Erik Otxandaburu
: kontrapala
Vincent Thomas
: atabala

Abestiak
1.- Azaleiko Maria
2.- Biziaz egarri
3.- Kilika nezak
4.- Bahaki
5.- Daniel Gorris
6.- Laida pilotaria
7.- Eskuaraz kanta eta mintza
8.- Partitu nintzen herritik
9.- Othañe xutik deno
10.- Handiko laguna
11.- Oihua
12.- Ez geldi


Jaitsi

1 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ezin da jaitsi, igo ahal duzue barriro mesedez? Eskerrik asko.