2009(e)ko urriaren 31(a), larunbata

Xabi San Sebastian - Ospela (2009)



Xabi San Sebastian (Donostia 1967) ez da berria musikaren munduan. Prestakuntza sakonean eta aparteko talentuan oinarritu du bere ibilbide mamitsua. Dena dela, konposatzeko zein interpretatzeko garaian erakusten duen ezaugarririk eraginkorrena bere gogoa da, kantak egin eta publikoari emateko ilusioa erraz pizten baita beregan; horixe da besteengan arreta piztu ahal izateko giltza.

Musika ikasketak Donostian hasi bazituen ere, urte gutxiren buruan Madrilen ibili zen hiru urtez, hango usikarien Tailerrean jazz ikasketetan arituz. Euskal Herrira itzuli eta Izotz taldeko kantari zein gitarra-jotzaile lanetan hasi zen, zazpi urtez taldeko gitarra eta ahotsen arduraduna izanik. Euskal geografia osoan zehar jotzeko aukera izan zuen errepertorio zabal bezain esanguratsua plazaz plaza eramanez. Disko bat grabatu zuten.

Aro hura bukatu eta beste lau urtez Alboka taldean kantari aritu zen. Esperientzia haren emaitza, Euskal Herrian zein munduan zehar ehunka emanalditan eta bi diskotan gorpuztu zen. Horietariko batean (Lorius), arta Sebestyén kantari enblematikoarekin hainbat kantetan protagonismoa partekatu ahal izan zuen.

2004an bakarkako lehen diskoa argitaratu zuen (Orai), non euskal kantu tradizionalaren ikuspegi garaikidea eta bizigarria erakutsi zuen. Ospela disko hau, bere bakarkako bigarren diskoa da. Nortasunez beteriko rock melodiko interesgarria eskaintzen digu, argi-itzaletan ñirñir distiratzen duten 13 kanta zuzen bezain samur, biziak bezain gozoak, sentiberak eta, aldi berean, indartsuak, bizitzaren iraganak uzten dituen zertzeladen lekuko musikal erakargarria osatuz.
ELKAR

Abestiak
01. Goizeko lauetako airea
02. Herensugea
03. Atzo naiz
04. Gauez
05. Bazoaz banoa
06. Gu haren itzala
07. Ilunean
08. Ta nik zer dakit
09. Irrifar bat
10. Hogei aste
11. Harritzekoa da
12. Milaka pigüino
13. Hurrengo taupadaren zain


Jaitsi

2 iruzkin:

Unknown erabiltzaileak esan du...

no se puede descargar porfabor pon otrabez que se pueda descargar mesedez!!

Ekaitzaldi erabiltzaileak esan du...

Ya se puede descargar. Resubido.