viernes, 16 de marzo de 2012

Kherau - Munduan Ortozik (2010)



Kherau taldea 2010ean sortu eben lau bizkaitarrek, lehenagotik be ezagunak eta lagunak. Ibon Ordoñezek eta Iker Lope de Bergarak orain dala hamar urte ezagutu eben alkar eta orduan sortu zan Kherau taldearen esentzia. Gaur, hilak 26, taldearen lehenengo diskoa aurkeztu dabe Bilbon, 'Mundutik ortozik' izenburupean.
Musikazale amorratuak, Euskal Herriko musika tradizionala eta bertoko musika tresnak ondo baino hobeto ezagutzen ditue. Taldekideak beste hainbat musika taldetan ibilitakoak dira: Ibon Ordoñez (Gartxot, Ruaille Buaille, soinu teknikari eta hainbat diskotan kolaborazinoak egin ditu), Gaizka Andollo (Karramarro, Albokale, Tirauki), Iker Lope de Bergara (Lamien Arnasa, Lutxanako Dultzaina Eskola, Urgabe, Korrontzi, txistu eta alboka irakaslea), Aitor Esteban Etxebarria (Nihl, Apnea, Kandela, Aritz Ogiza, Yavhe, bertsolaria) eta diskoa amaitu ondoren beste kide bat batu jake: Alex Garcia.
Kherau taldekoek hainbat estilotako musikea nahastau dabe diskoan: rocka, power-rock, popa, plaza taldea, bakarlariak, folk-rocka, folk tradizionala… Musikearen aniztasunetik folk tradizionalari ekarpena egiten deutse Munduan ortozik lehenengo diskoan. Lana Ibon Ordoñezek grabau dau Amurrioko Kukuzubi estudioan eta Kike Morak nahastau eta masterizau Bilboko K.M.T. estudioan. Konbidauen artean, Eneritz Gorritxategi eta Isabel Sierra trikitilariak dagoz eta musika-tresnak puntu-puntuan egoteko, hainbat luthierren laguntzinoa izan dabe.
'Kherau' berbeak euskal ijitoen berbakeran 'egin' esan gura dau. Lehenengo lanean, hamaika kantatatik sei herrikoak dira (Erresiñola eta El Rossinyol –Katalunia-, Ostalerra, Maritxu, Jaun Baruak, Amak ezkondu ninduen), bouzouki irlandarraren eta flauten oinarri erritmikoan kajoiek eta bajuek protagonismoa hartzen daben bitartean. Ahotsaren tinbre bereziak, trikiaren melodikotasunak eta albokearen indarrak be pisu berezia daukie.
+ INFO KHERAU
BLOGA

Abestiak
01 Munduan Ortozik
02 Zortzi nobio
03 Erresiñola
04 Ostalerra
05 Jaka aldatu
06 Maritxu
07 Jaun Baruak
08 Amak ezkondu ninduen
09 All iron
10 Lehenengo jotie
11 El rossinyol


Jaitsi

6 comentarios:

Nolatan dijo...

Diska politta, doinu zaharrak eraberritzeko modua asko gustatu zait, enuen taldea ezagutzen baina arestian esan bezala, primerakoa irudittu zait, milesker.
Hurbiletik jarraitzeko moduko taldea dela iruditzen zait, ea diska gehiago topatzerik badudan.
Adio.

Anónimo dijo...

oso polita da diska, baina jaun baruak kantua falta zaio.

Anónimo dijo...


Download not available
The download for this file has not been enabled. Only the user who uploaded it, can enable the download option.

Ezin da deskargatu.

Txiribita dijo...

Link actualizado

Anónimo dijo...

Mila esker

Anónimo dijo...

Disko barria atera dute:
http://kherau.bandcamp.com/album/aukhera