2010(e)ko uztailaren 17(a), larunbata

Xabier Lete - Berrehun Urtez Bertsotan - Basarri-Uztapide (2001)

Inazio Eizmendi Manterola "Basarri"
Bertsolari gipuzkoarra (Errezil, 1913 / Zarautz, 1999). Txikitatik Zarautzen bizi izan zen. Uztapide eta Enbeitarekin batera gerraosteko bertsolaritzaren ordezkaririk garrantzitsuena izan da. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia bitan irabazi zuen (1935, 1960). Gerraostean, bertso idatzien beherakada nabarmena zenean, bertso asko idatzi eta argitaratu zuen garaiko aldizkarietan. Irratiko esatari eta kazetari ere izan da; herri-kiroletako artikuluak eta literatur kritikak euskaraz eta gaztelaniaz egin ditu. Aldizkarietan argitaratutako bertsoekin hiru bertso-bilduma kaleratu zituen:"Basarri-ren bertso-sorta" (1950), "Kantari nator" (1960) eta "Laugarren txinpartak" (1966). Bestalde, bertsoz moldaturiko "Atano III, bere bizitza bertsotan" biografia ere egin zuen (1949). Ohorezko euskaltzain izan zen.
Manuel Olaizola Urbieta, "Uztapide"
Bertsolari gipuzkoarra (Zestoa, 1909 / Oiartzun, 1983). Gerra Zibila bitartean, eta ondoren, bertsolaritzarako garai txarrak baziren ere, Basarri eta Lasarterekin batera bizirik mantentzea lortu zuen. 1960ko hamarkadan bertsolaritza indartu zenean, kemen handiz ekin zion; plazarik plazara ibili zen eta liburuak ere idatzi zituen ("Noizbait", 1964; "Lengo egunak gogoan I eta II", 1974; "Sasoia joan da gero", 1976), prosa herrikoi eta berezi batean. Txirritaren, eta Amuriza, Lopategi, Lizaso, etab.en belaunaldiaren arteko lotura izan zen. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa behin (1959) eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia hiru aldiz (1962, 1965, 1967) irabazi zituen. Karlos Gimenez: pianoa Pello Ramirez: biolontxeloa Jabier Muguruza: akordeoia Pascal Gaigne: gitarra, bandoneoia Txema Garces: baxua Luis Camino: perkusioa Herve Michaud: oboea, adar ingelesa Iñaki Garmendia: flauta Juan Navarro: klarinetea Xabier Lete: ahotsa Abestiak 01. Kanpoko jendea (Hitzak: Basarri-Doinua: Herrikoia) 02. Estatutoa lenbailen (Hitzak: Basarri-Doinua: Karlos Gimenez) 03. Ostikoketa (Hitzak: Basarri-Doinua: Karlos Gimenez) 04. Euskal Erria itxusten (Hitzak: Basarri-Doinua: Herrikoia) 05. Amerikara dijoan lagun bati (Hitzak: Basarri-Doinua: Herrikoia) 06. Garai bateko eztaiak (Hitzak: Uztapide-Doinua: Herrikoia) 07. Xalbador gogoan (Hitzak: Uztapide-Doinua: Herrikoia) 08. Garia Euskal Errian (Hitzak: Uztapide-Doinua: Herrikoia) 09. Gizonaren negua (Hitzak: Uztapide-Doinua: Karlos Gimenez) 10. Gerra (Hitzak: Uztapide-Doinua: Herrikoia) Jaitsi

iruzkinik ez: