Hamar abestiz osatutako lan honetan euskal kantautore tradizionalen oinarritik hasi eta erritmo eta ildo musikal berrietara aurrera pausua eman da. Horrela, kantuak hartu eta “talde abestietan” bihurtu dituzte,eta emaitzan antzematen denez, kantu berriak indarra eta freskotasuna irabazi dute. Rock, Jazz eta Bossa doinuekin konposizioak aberastu egin dira, adibidez, “Galdu gara”, “Hodei eta euri gehiago” eta “Txikitan” kantuetan saxofoia eta bibolinak pop-rock bandarekin elkartzen direnean.Hala ere, kantautorearen xarma edo kutsu berezia ez zuen galdu nahi, eta egileak eta teknikariek “Eneritz” edo “Beldurra” kantuetan esentzia edo ispiritu hori mantentzearen aldeko apostua egin dute. Era berean, “Lapatzatik” kantua bizkaiko kostaldeko Ea herriaren jendearen omenez egindeko abestia da, eta horrela habanera erritmoa hartuta, mariñelen ingurukoak eta beste zenbait istorio kontatzen ditu herri txiki horren bizkaieraz idatzitako hitzetan.
ZUZEUAbestiak
01 Ahazten
02 Azken galdera
03 Beldurra eta garraxia
04 Eneritz
05 Galdu gara
06 Hodei eta euri gehiago
07 Nora zoaz_
08 Txikitan
09 Zu
10 Lapatzatik
Jaitsi
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina