2010(e)ko azaroaren 3(a), asteazkena

Egurra ta kitto - Argituko du (2010)



Egurra Ta Kitto 2008ko uda haseran sortu zen taldea da. Hilabeteetan taldea osatzeko jendearen bila aritu ondoren azkenean gure ilusioa bete genuen. Ensaiatzeko lokalaren bila ere bazterrak astindu genituen eta Azpeitiko lokal txiki batean ensaiatzen hastea lortu genuen. Hainbat ensaio egin ostean eskaintza bat egin ziguten azpeitiko festa batzordetik: festek pertsonaia berri bat izango zutela eta ea kanta egingo al genion. Inaxi kanta hortik dator. Hilabete batzuetan lokalean kantuak sortzen aritu ondoren 08ko Abenduan eman genuen gure lehen kontzertua, hainbat bertsio eta gure 10 kantu joaz. Gehienak SKA ukitua dute baina esan daiteke irtetzen zaiguna jotzen dugula estilo finko bati estuki heldu gabe. Doinu alaiak dira gehienak, parrandan dantza egiteko modukoak. Taldean aldaketa bat ere izan dugu, Ainara baxujoleak hainbat arrazoigatik taldea utzi zuen eta Gari baxujole azpeitiarrak ordezkatu zuen. Haizeei pisu gehiago emateko Aitor tronboijolea ere taldean sartu zen. Egun 6 mutilek osatzen dugu taldea: Aritz abeslari azpeitiarra, Gari baxujole azpeitiarra, Orhantza gitarrajole azpeitiarra, Arretxe tronboijole azpeitiarra, Iñigo tronpetajole ormaizteiarra eta Iñigo Mutiloako baterijolea. Euskaraz abesten dugu (kastillano no saber....ni kerer saber) gure bizitzan eragina duten gaien inguruan: Euskal Herriaren zapalkuntza egoera, presoak eta errepresio bortitza, festak, euskera, parranda, maitasuna, sexua, faltsukeria eta hipokrisia... Gure ibilbidean geldialdi batzuk ere egon dira, istripu bategatik eta taldekide bat kanpoan egon zelako denboraldi batez. 2010 urtea hastearekin estudiora sartzea pentsatzen hasi ginen eta Urola kostan bi urtetik behin egiten den euskal preso politikoen aldeko martxako kanta egiteko eskariak, guztia aurreratu zuen. Martxako "Pausoz Pauso" abestiaz gain beste 6 kanta grabatu genituen Ondarroako Santos Records estudioan eta Egurra ta Kitto!ren lehen "diska" kalean da jada. Orain CDak banatzen eta kontzertuak eskaintzen ari gara, kanta berri batzuk ateratzearekin batera. Besterik gabe kontzertuetan ikusiko garelakoan EGURRA ta KITTO!!!
MYSPACE

Abestiak
1-pausoz pauso
2-egiaren zaporea
3- belarra
4- sutara!
5- gauero
6- bero bero
7- pausoz pauso


Jaitsi Mediafire

iruzkinik ez: