2011(e)ko urtarrilaren 3(a), astelehena

Bronze (2009)



Nahiz eta BRONZEren hazia 2003. urtean landatua izan, ez zen izan 2006ko udaberrirarte BRONZEren benetako sorrera talde bezala. Ibon (bateria), Iñaki (gitarra), Koka-Kolo (baxua), Mikel (gitarra) eta Oliver-ek (ahotsa) bi urte eman zituzten lokalean buru-belarri kantak osatzen, hasieran denborapasa hasi zenari benetazko proiektu itxura ematen.
2008ko apirilean beraien kantak estreinekoz jendearen aurrean aurkezteko aukera izan zuten, erantzun aparta jasoz. Hortik aurrera kontzertu pilo bat eskaintzeko aukera izan dute Sorkun & Vice Presidentes, Sexty Sexers, Dixon II, Sharon Stoner edota Berri Txarrak bezalako taldeekin batera, JimmyJazz, Helldorado, Artium Museoa, Bilboko Txoznak eta hainbat herri, taberna eta areto ezberdinetako eszenatokiak ezagutuz.
Bitartean 2009 urtean euren lehenengo lana grabatzeko ere aprobetxatu zuten, euskaraz abestutako zortzi kantaz osatutako diska argitaratuz eta beti ere autoekoizpenaren bidetik abiatuta; CUE Audio-ko Aitor Amozarrain eta Aitor Acostaren ezinbesteko laguntzaz eta Neubat taldeko Libe eta Kandaren kolaborazioekin. Lehenengo lan honetan Stoner-Rock eta Grungearen ikutua duten kantak aurkitu ditzakegu, erritmo sendoak eta pasarte melodikoak konbinatuz, betiko rock-aren eskemak jarraituz baina puntu berezi eta propioa emanez. Laburbilduz eta “etiketak” alde batera utzita, hainbat talderen eragina aurkitu dezakegu boskote honen musikan murgiltzen bagara: Kyuss, Pearl Jam, Queens Of The Stone Age, Soundgarden, Screaming Trees, Los Natas…
2010. urterako Euskal Herrian eta Estatu Espainarrean zehar kontzertuekin jarraitzeaz batera, benetako domina zintzilikatzeko aukera izango dute, Azkena Rock Festival-ean jotzeko gonbidapena jaso ostean Bob Dylan, Kiss, Gov..t Mule edota Chriss Isaak bezalako artistekin batera arituko baitira.
BRONZE, Gasteizeko talde gazte honek benetako sendotasuna eta jarrera erakusten du taularatzen den bakoitzean.
MYSPACE

Abestiak
1.- Kakalardo
2.- Erregina zuria
3.- Mamuak
4.- Gort
5.- Munstroa
6.- Argos
7.- Zure ahoan
8.- Zulo beltza


Jaitsi

2 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

please can reupload this album?
Thanks in advance!!!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Igo berriz mesedez!