2011(e)ko urtarrilaren 14(a), ostirala

Atom Rhumba- Amateur Universes (2006)



Kaosaren teoriak aurreratzen du unibertsoa kontrolatzeko sistemarik ez dela posible. Sistematik kontrolaren kartografia egin nahi dute, baina unibertsoaren mapa irekita dago. Mapa ez da toki bakarra, ez da metro koadrotan neurtzen den espazioa soilik. Espazioa denborara irekita dago, buruan eman daitezkeen abstrakzio askatzaileei irekia.
Atom Rhumba taldea Bilbon jaio zen 1995eko neguan eta proiektu paraleloekin funtzionatu zuen lehenengo bi neguetan. Urteetan zein diskoetan zehar taldekide aldaketak izan dira, beti ere, Rober! talde-buru izan delarik. 1998an Bilbo Hiria lehiaketan Euskal Herriko saria irabazi zuten eta estatukoan bigarren geratu ziren. 2004tik hona formazioa mantendu da. Lau disko argitaratu dituzte eta hainbat disko bildumatan parte hartu dute.
Atom Rhumba taldean kantuak hausnartzeak eta lantzeak laguntzen eta bideratzen dute arima (soul) eta uneko etorria erritmoan gauzatzen, hitzetan gauzatzen. Emaitza inspirazioaren eta haren gauzatzearen arteko akordio sotila da. Atom Rhumba taldeak tonu egokiak eta diskurtso zehatza bilatzen ditu, nahiz eta azken hori laburra, ukiezina, telurikoa edo naïf den. Kantuen jabe dira, eta nork bere buruaren jabe nahi du izan. Atom Rhumbak musika-zertzeladak hautsi, eta modu ezberdinez apaintzen ditu formak, intuiziozko kaos neurtuaren eta emozioaren arrazoi iradokitzailetik hurbil dauden moduez.
Atom Rhumba taldean teoria estetikoak garrantzia izugarria du. Musikaren kontzeptua landu eta hausnartu egiten dute. Atom Rhumba taldearen bosgarren diskoak "Amateur Universes" du izenburua. Bi euskarri ditu: digipacka eta binilo bikoitza gordetzen duen karpeta irekia (bonus extra kantu batekin). Kaki Arkarazok Garate estudioan 14 egunetan grabatu eta nahastu du 2006ko uztaila eta abuztuan zehar. Masterizazioa Masterisponteko Jesusek egin du.
Terminologia etengabean sar gaitezke haien musika definitzeko orduan. Gauzak laburtuko ditugu. Atom Rhumba taldeak rocka du osagai nagusi; Amerikako musika beltzaren eta 50 eta 60. hamarkadetako musikaren eragina du, eta, harekin batera, espontaneitatearen arma zorrotza. Kantuz kantu ematen da transmutazioa, reubikazioa. Unibertsoa aldatu daiteke, edo ez, baina haiek beti mugimenduan harrapatuko ditu denborak; guztia denbora horretan zehar bizi dute eta dena emanda egingo dute. Talde zaila, maiz ez dago erraztasunik taldea ulertzeko baina ez dute irauten taldea ulertua izan arte, horrek bost axola dio. Disko burutsua edukietan, dirdiratsua ejekuzioan eta bukaezina entzuketan, etengabea.
Zertzelada barreiakorrak hainbat kantu pasartetan, sotilak. Forma berriak eta erakargarriak. Erakarle bitxia, zeinaren inguruan zentzuaren atomoak bildu egiten diren, ordena kaotiko berri eta bat-batekoak sortuz. Baina non dago Atom Rhumba eta zer egingo du han? Non daude pistak? Unibertsoari atzamarraz apuntatuz? Atom Rhumba taldean ez dago etsitako nahasmendurik, unibertso atomikoaren kalkulua baino ez dute.
MYSPACE
Webgunea

Abestiak
1. Mr. Everywhere
2. Home Made Prozak
3. Broken Town
4. Body Clock
5. Stand Up!
6. Amateur Universe
7. Overproof
8. Hidden Revelations
9. Riding The Cliche
10. Looking For Ma'Lover
11. The Vanishing Days


Jaitsi

iruzkinik ez: