2011(e)ko uztailaren 8(a), ostirala

Amaia Zubiria- Nabil (2008)



Euskal folk "berriak" emandako emakumezko abeslaririk garrantzitsuena. Haizea talde aitzindariko kantariak, 30 urteko ibilbidean, bakarkako lanak eta beste musikariekin osatutako egitasmoak tartekatu ditu. Kantaera dotore eta sakonaren jabe izanik, ez da harritzekoa haren ahotsa hainbat film eta beste hainbat euskal artistaren diskoetan entzutea.
Zubietan (Gipuzkoa) jaio zen, 1947an. Aita sekula plazarik egin ez zuen ahots bikaineko bertsolaria eta ama kantuzale iaioa izanik, txikitatik jaso zuen kanturako zaletasuna. Kantatzea etxean eta lagunartean gorde beharreko kontua zelakoan, ezkutuan hasi zen, 16 urterekin, kantari berrientzat garai hartan ohikoak ziren txapelketetan parte hartzen. Halako batean La voz de España egunkariko argazki batean agertu, eta horrela jabetu ziren etxean Amaia gazteak kantaria izan nahi zuela. Sekulako iskanbila sortu zuen deskubrimenduak, gurasoek ez baitzuten nahi alabak plazan kantatzea.
Oso gazte ezkondu zen, 19 urterekin, eta 25 urterekin hiru seme-alaba zituen. Hala eta guztiz ere, sekula ez zuen alde batera utzi kanturako grina. Txomin Artola ezagutu zuen 70eko hamarkadaren erdialdean; biek maite zuten Walt Whitman poeta estatubatuarra, eta Artolak proposatu zion Haizea taldean kantari gisa jardutea. Haizeak ezagutarazi zuen Amaia Zubiriaren ahots garden eta sentikorra. Ordu arte Hego Euskal Herrian entzun ez zen emakume kantaera zen hura, eta entzuleak txunditu egin zituen. Esan daiteke, zalantzarik gabe, Amaia Zubiriaren ahotsa izan zela Haizearen arrakastaren gakoetako bat.
Nabil da (Elkar, 2008), hainbat kantu herrikoi ezagunen bilduma ("Maitia nun zira", "Prima eijerra", "Itsasoa laino dago"...). Zuzenekoak ematen jarraitzen du, eta horietako askotan Edorta Kortadi semea eduki du laguntzaile gitarrarekin.
BADOK

Abestiak
1. - Hala ere (Hitzak: Xabier Lete-Musika: Lourdes Iriondo)
2. - Maitia nun zira (Hitzak eta musika: Herrikoiak)
3. - Adios izar ederra (Hitzak eta musika: Herrikoiak)
4. - Ama ezkondu (Hitzak eta musika: Herrikoiak)
5. - Donostiako hiru damatxo (Hitzak eta musika: Herrikoiak)
6. - Sorlekua (Hitzak: Jean Baptiste Elissanburu-Musika: Herrikoia)
7. - Agur Maria (Hitzak eta musika: Estitxu Robles-Arangiz)
8. - Goizian argi hastian (Hitzak eta musika: Pierre Bordazarre "Etxahun Iruri")
9. - Ilunabarra (Hitzak eta musika: Herrikoiak)
10. - Prima eijerra (Hitzak eta musika: Herrikoiak)
11. - Adizan Grabiela (Hitzak eta musika: Herrikoiak)
12. - Itsasoa laino dago (Hitzak eta musika: Herrikoiak)
13. - Amodioa zoin den zoroa (Hitzak eta musika: Herrikoiak)
14. - Xoriñoak kaiolan (Hitzak eta musika: Herrikoiak)


Amaia Zubiria: ahotsa
Pascal Gaigne: gitarrak, sintetizadoreak, moldaketak eta ekoizpena
Aitor Furunda: Akordeoia
Javi Area: Perkusioak
Ritxi Salaberria: Kontrabaxua

Jaitsi

iruzkinik ez: