2011(e)ko abuztuaren 3(a), asteazkena

Patxi Saiz- Itxaropena (2011)



Patxi Saizek euskal kantu tradizionalean eta kantautoreen tradizioan oinarritzen den hamaika kantuz osatutako ITXAROPENA izeneko disko berria dakarkigu. Izan ere, jorratzen diren gai guzietan itxaropena baita kantuen xede nagusia. Auto-ekoizpena den disko hau, Musikorta eta Noizbehinka estudioetan grabatua eta nahastua izan da 2010 urtean zehar. Patxi Saizen ahotsa eta gitarra dira oinarri kantu guztietan, ahotsaren esentzia izanik ardatz nagusiena; hain zuzen ere, bi ahotsetan diren abestietan nabariagoa da esentzia hori bere gordintasunean. Kantautore izaera oinarri izanik, diskoa instrumentazio ezberdinez jantzita azaltzen zaigu: pianoa, akordeoia, biolina, oboea, armonika, baxua eta perkusio ezberdinak.Kantuen hitz gehientsuenak Patxi Saizenak badira ere, beste autore batzuen hitzak ere erabili ditu, besteak beste, Ernest Arranbide, Luis M. Lauzirika “Txili”, Inazio Eizmendi “Basarri” eta Telesforo Monzonenak. Bere kantuetan herrimina, espetxea, amodioa, barne hausnarketa… dira jorratzen diren gaiak eta, bereziki, itxaropena izanik, oro har, aterabide nagusia.
PARTAIDEAK
Patxi Saiz, J.Luis Aranburu, Xabier Azkarate, Josu Salegi, Nerea Lasarte.
Kolaborazioa : Kemen Lertxundi (armonika)

Abestiak
1. Itxaropena
2. Argia Datorkit
3. Gernika
4. Elkarri Begira
5. Askatasun Ezaren Baitan
6. Bihar Esnatzean
7. Egun Baten
8. Anaia
9. Guajira Ttiki
10. Zutaz Oroitzean
11. Herri Txiki Batekoa Naiz


Jaitsi

iruzkinik ez: