2012(e)ko azaroaren 7(a), asteazkena

Makala - Unexpected Tapas (2011)



Bi hamarkada igaro dira Mikel Unzurrunzaga Schmitz musikaren munduan murgildu zenetik. Ibilbide horretan areto ezberdinetako eta irratsaioetako disc-jockey, musikari, ekoizle lanetan eta beste artista batzuentzako nahasketak egiten ibili da. Gainera, Eukal Herrian zehar ekitaldi eta kontzertu ezberdinak programatzen eta antolatzen ere aritu izan da.

Bere adiskide Arkarekin batera Global Funk festak antolatzen ditu Euskal Herrian hilero. Duela lau urte hasitako ekimen honetan Alice Russell & TM Juke, Nickodemus, Haaksman & Haaksman, Jim Avignon, Sweet Vandals, Pete Isaac “Jelly Jazz”, Dusty “Jazz&Milk”, Dj Farrapo, Dj Click eta Txarly Brown, bezalako dj eta musikariak gonbidatu dituzte, besteak beste.

Makalak lantzen duen musika oso eklektikoa da, beti ere soinu bero eta tropikalak jorratzen dituelarik: boogaloo, cumbia, latin, gipsy rumba, afro, soul, funk, swing, jazz eta ska doinuak nahastuaz. Azken finean dantzatu eta ondo pasatzeko musika da: Happy Sound!

Makala-ren “Unexpected Tapas” diskak, 2012 Musika Inpendendientearen Sarietarako (UFI) Munduko Musiken Album onenaren sari-proposamena lortu du.
DJMAKALA

Abestiak
01. Cartoon Tune
02. Partio La Tabla
03. Ska Con Boogaloo
04. Maquina De Amor
05. Vamos A Comer
06. Meneito Magistral
07. Makalambo (Club Edit)
08. Banana Strut
09. Happy Sound
10. Bacalao Al Pil-Pil (Farrapo Remix)
11. Vamos A Comer (Dusty Remix)
12. Máquina de Amor (Dubben Remix) (Trimmed)
12. Máquina de Amor (Dubben Remix)
13. Máquina de Amor (Crème Brûleé Dubben Dub)
14. Friendly Fire (Smakalites Original Versión)
15. Makalambo (Original)


Divshare

Jaitsi

 

3 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo!
Diska hau berriz igotzerik bai mesedez?
Ongi izan

Txiribita erabiltzaileak esan du...

Link actualizado

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

thanks! love you!