2020(e)ko maiatzakren 13(a), asteazkena

Juan Arriola eta Arkaitz Miner- Hariari tiraka (2012)


Juan Arriola eta Arkaitz Miner biolinjoleak proiektu honetarako elkartu dira herri musikan norberak egindako ibilbidearen jarraipenerako. Bat egin dute arrabitarekin bertako herri musikako interpreteen lenguaia bereganatzeko helburuarekin: trikitilariak, txistulariak, xirulariak, panderojoleak etab. Horretarako euskal herri musikan ohikoak diren doinuekin: fandango eta arin-arinak, kalejirak, jauziak, zortzikoak eta bertso doinuak. Aintzinako arrabitajoleak gogoan, baina haratago joanda, gaur egunera iritsitako soinu tresnen hizkuntza eta espiritua bere egiteko ahaleginarekin datoz euren kabuz ekoitzitako grabazio honetan. Honetarako bidelagun izan dituzte: Xabier Berasaluze "Leturia", Alasdair Fraser, Natalie Haas eta Amaiur Cajaraville. Bi biolin gordinki, arrabitaren hizkuntza, aspaldi isildutako ikuspuntu edo ñabardura, arnas bat, espiritu bat, aukera bat, behar ditugun garai berriotarako.


Abestiak
1. - Arramendiko kaskoa
2. - Txinparta
3. - Mariana eta Hegi
4. - Altsasuko soka dantza
5. - Saka Artikutza
6. - Dantzari dantza
7. - Aita semeak
8. - Oroimenez
9. - Larue, Korostietako arin arina
10. - Ai hori begi ederra
11. - Zortzikoa, loriak udan ihintza bezala
12. - Nahiko larri, bide alaigarri
13. - Martxa baten lehen notak


JAITSI / DESCARGAR

iruzkinik ez: