2020(e)ko uztailaren 23(a), osteguna

OSASUNA INJUSTIZIA ETA ZAKARKERIARIK GABE !!

 


Askatasuna sozialismorik gabe pribilegioa eta injustizia duNK; Sozialismoa askatasunik gabe esklabutza eta zakarkeria duNK.
(Mijail Bakunin)


Aupa lagunok,

Azken egunotan gutako banako bakoitzaren eta kolektibo osoaren aurka (alegia GIZARTE OSOAREN AURKA) atentatu ikaragarria burutu diNate gure nagusiek, nagusitxoek, nagusi nahian dabiltzanak eta zirko ekonomiko-politikikoko gainontzeko pailasoek ahotsa askorik altxatu ere egin gabe. Kontuan hartuz gutxienez 6 urtetik gorako (EAEn) edo 12 urtetik gorako (Nafarroan) berehalakoan pertsona denok osasun arazo nabarmenak izan ditzakegula, ez koronabirusagatik baizik eta oinezko denok musukoa eman araziko digun diktaduragatik, musika bigarren plano batetara bidaliko diNat.

Prebentzioa, betebeharra, zibismoa eta betiko hitzak txistukatuko dizkigute KONTROLA, TRISTURA, BIZIPOZAREN AKABERA, OSASUNAREN KALTETZEA, ESKIZOFRENIA, ETXEAN BERRIZ KONFINATZERA BEHARTZEA... esan beharrean. COVID-19 GIZARTE POLIZIALA (balkoiko-poliziez gain argazkilari-poliziaz beterik daukagun gizartean) BERTAN DAUKAGU, alferrik ukatu!! Euskaldunok independentzia nahi dugula?? Antza denez banakako eta kolektibo gutxitxo zeudeNK benetako independentzian interesatuta!! Ea inposaketa orori intsumisioa praktikatzen zioNagun, bestela jai zaukaNagu!!  Ah, eta oraindik politikari bati erantzuten entzun ez diodan galdera bat nire ahotik... Zenbat urtetan eraman behar diNagu maskarilla?? Muturreko lege hau aplikatu aurreko igandean jaso duten abstentzioa 2taz biderkatuko ote duNK!! Saramagoren (Buru)Argitasunaren entsegu moduan zein gustura ikusiko nizkiNaken gure Euskal Herriak!!

Blogak zabalik jarraituko diNK eta ea Matxinsaltoak bere salto eta jirabirekin jarraitzen diNan bloga zertxobait bada ere eguneratzen, besteren bat hau berritzeko gogoz balego EKAITZALDIra idatzi besterik ez daukaNK. Ekaitzaldin parte hartu izan duen edonori eskerrik asko eta berehalararteko bat! Osasuna eta askatasuna! Aio!



Lur Barruko Izakia 


  

iruzkinik ez: