2020(e)ko uztailaren 13(a), astelehena

Nizuri Tazuneri - Zazpi

Nizuri Tazuneri - Zazpi



Gizarte berri baten barne, sentsibilitate berritzaile bat aportatzeko desiroso, Nizuri Tazuneri taldeak, erreinasantza metaforiko batera gonbidatzen gaitu.

“Zahar eta berri” kontzeptuen artean zubi bat eraikiz, trantsizio horrek gainditzeko, ez dute bilatzen artearen birjaiotza, artista izaki berri batean bilakatzea baizik, artearen bidez. Errenaisantzarekin konektatuz, disko berriaren estetika, El Greco-ren egintza piktorikoan sustatzen da, “El caballero con la mano en el pecho” margoaren “desereikuntz” bat medio.

Ta zergatik El Greco? Ba, artista atemporala izan zelako, bere egintz artistikoaren helburua eredu zaharkitu baten kontra errebelatzeaz aparte, ez ziolako bizkarra eman sormenaren bihozkada kementsuari.

Nizuri Tazuneri taldeak, sormen bultzada horri jarraituz, sortze iraultzailearen militanteak bilakatzen dira, etorkizunari uko egin gabe, zahartutak dauden kode ta trapu zaharrak gaindi ta atzean utziz.

Zazpi bekatu kapitalak ta bere zazpi kontrakoak islatuz (14 abesti), “7” geure garaiko errealitate sozialaren ikerketa ta sakonketa kritikoa da.
Munduak artearekin aldatzen ez delako, arteak berak aldatu dituen pertsonekin baizik, jaio zen 7.
...

Abestien zerrenda:
1. Lizunkeri 
2. Begirune 
3. Sabelkeri 
4. Neurritasun 
5. Zuhurkeri 
6. Eskuzabaltasun 
7. Nagitasun
8. Ardura 
9. Sumindura 
10. Sosegu
11. Inbidia
12. Enpatia
13. Harrokeri 
14. Umiltasuna 


Diskoa jaitsi ezaNK Taupaka webgunean !!

iruzkinik ez: