2007(e)ko abuztuaren 17(a), ostirala

NUUK-AT "Geisha" (2006)



Nuuk-at taldeak 2004an egin zuen salto euskal musikagintzaren agertokira “Zuzen” diskoarekin. Orain Ideiak Bultzatuz zigiluaren bitartez bigarren lana plazaratu dute: “Geisha”. Nuuk-at talde rock&roll zale gisa aurkeztu behar dugu eta, nolabait esateko, Gluecifer, Turbonegro eta Hermano bezalako taldeen markatutako ildoari eusten diote. Geisha lehendabiziko lana baino askoz rockeroagoa eta zuzenagoa da. Ezbairik gabe, disko honetako kantuak zuzenekoetarako eginak daude. Eszenatokiko bozgorailuetatik abestien benetako aberastasuna nabaritzen da. Doinu gordinek eta gitarraren azkartasunak aparteko garrantzia dute. Partaideei dagokionean, aldaketak izan dira. Diskoa grabatu ostean, Jaime baxulariak taldea uztea erabaki zuen eta Benik (Alerta) hartu du haren tokia.

Jaitsi

iruzkinik ez: