2008(e)ko apirilaren 15(a), asteartea

ZUMARRAGAKO TRIKITIXA - Zumarragako Trikitixa (1980)



Zumarragako Trikitixa 1920an jaio zen, Urteagatarren osaba zen Joxe Oriaren eskutik. Joxe Urteaga, berarekin eta Joxe Migel Ormazabalekin hasi zen soinua jotzen.
Herri handietako kaleetan eta tabernetan jotzeari eta euren izaerari esker, Zumarragako Trikitixak sekulako ospea lortu zuen. "Tabernetara joaten ginen eta trikitixa bakarrik jo beharrean, denak girotzeko moduko musika jotzen genuen. Ezkontzetan, afarietan... zer jende zegoen begiratu eta haien araberako musika jotzen genuen. Behin, Legazpiko Eliz-Ondo tabernan, mutil batzuk gu zirikatzen hasi ziren eta ordu eta erdi eman genuen soinua jotzen isildu gabe, beraiek dantzan zeharo nekatu ziren arte", dio Joxe Urteagak.
"Behin, Kizkitzan, Goardia Zibil batek pasodoblea jotzeko agindu zigun. Kasurik egin ez nionez, haserretu egin zitzaidan. Vaya usted a donde aquel señor que está con la sotana y si dice que toque pasodoble, tocaré pasodoble, esan nion. Ez zen gehiago azaldu!".
OTAMOTZ

Abestiak
1.- Euskaldun beidea "bidekoa"
2.- Ataungo gazteak "fandagoa"
3.- Lotuta gaude "arin-arin"
4.- Goazen etxera "bidekoa"
5.- Dantza alai "fandangoa"
6.- Herria askatzera "fandangoa"
7.- Zegamako kaleetan "bidekoa"
8.- Bultza ardozale "bidekoa"
9.- Ordizian festa "fandangoa"
10.- Mutilzahar hobe "arin-arin"
11.- Gure adiskide maiteari "fandangoa"
12.- Hankak arinak "arin-arin"
13.- Odolaren irrintzia "fandangoa"
14.- Argixaotik behera "bidekoa"


Jaitsi

iruzkinik ez: