viernes, 19 de diciembre de 2008

UNE - Hegalik Gabe Hegan (2008)



Taldeak 2004an eman zituen lehen urratsak musikaren labirintoan barna, eta Aitor Uriarte abeslariaren etorrerarekin batera jasan zuen garapenik handiena, gaurko forma hartu duen arte, baina eskarmentua behar izan zuten 2006an lehen diskoa, Une Nare Eza izenekoak argia ikusi zuen arte. Taldearen lehen diskoaren izenburu bitxi honek momentu trankilen edo lasaien eza adierazi nahi du. Diskoan rock eta pop ukituak zituzten kantak zeuden, metal puntuarekin batzuk, melodikoak beste batzuk, malenkonian edota tristezian giroturik.
Baina Une taldea rock indartsuaren atalean dago, metala baino gehiago rocka dario bere musikari. Abesti indartsu eta gogorrak batzuk, eta beste batzuk lasaiagoak, melodikoagoak, baina guztietan melodiaren indarra nabaritu daiteke.
Izan ere kontrasteetan du oinarria lan berri honek, orain zuria, gero beltza, orain malenkonia, gero alaitasuna, orain lasai, gero abiadura.
"UNE taldea finkatuago dagoela esan daiteke; musikalki, askoz hobeto ezagutzen dugu elkar eta lan egiteko dinamika eraginkorragoa da.(...) UNE taldea, inongo konplexurik gabe, kantu gogorragoak, suabeagoekin tartekaturik, kantu intimista eta ilunak, kantu alaitsuagoekin, azkarragoak eta beste tempo batean bizi direnak, beti naturaltasuna mantenduz", azaldu dute taldekideek.
NONTZEBERRI

Abestiak
01-Ausaz deus ez
02-Loti ederra
03-Hira paradisuan
04-Kolorezko kameleoiak
05-Itsas zabal hauditan hil kanpaiak
06-Begiak itxita
07-Dabilen arima
08-Tan Tan moussen
09-Oroimenak
10-Atzo
11-Hegalik gabe hegan
12-4010


Euskal-Encodings

3 comentarios:

Anónimo dijo...

Berriro igotzerik al duzue? Milesker.

Txiribita dijo...

Link actualizado

Anónimo dijo...

Milesker.