2010(e)ko urtarrilaren 22(a), ostirala

Siroka - Haize berriak (2009)



Siroka musika taldea 2009ko udan sortu zen. Ezagunak ziren lagun batzuk abesti bi sortzeko intentzioarekin batu ziren eta egindakoak sortarazitako haize boladek Siroka musika taldearen jaiotza ekarri zuen. Taldekideak Maria (ahotsa), Gaizka (baxua), Gorka (bateria) eta Ekaitz (gitarra) dira eta denak bestelako musika taldeetatik eratorriak dira, besteak beste, Apurka, Izate Faltsua, Feos Pero Majos edota Kloratita hurrenez hurren. Hala ere, bestelako lagun batzuk dituzte ondoan taldea osatzeko. Siroka-kideek musika estilo oso desberdinak jorratu egin dituzte beraien ibilbide musikalean, baina proiektu berri honetan Rock-a da oinarria. Hitz gutxitan, ahots melodikoa, erritmo dantzagarriak eta sinpletasuna. Euskal Herriko errealitatean kokatuak, bidegabekerien salaketak eta inposatutako sistemaren aldaketarako grinak gidatzen dute taldekideen ideologia. Gaur egun, zuzeneko aurkezpen bira prestatzen dihardute buru-belarri.

P.D. Baxujolea ez dala Gaizka (Izatefaltsua), orain Pepo da, Erandiokoa.
MUSIKHERRIA

Abestiak
1.-Hasiera
2.-Iraultza sirokoak
3.-Eskubideen trafikanteak
4.-Beldurra
5.-Jarrai
6.-Eraiki
7.-Nafarroa
8.-Aske bizi
9.-Bonus track (eskubideen trafikanteak II)

Jaitsi

iruzkinik ez: