domingo, 4 de abril de 2010

Pello Ramirez - Haize Oihalak (2005)



Pello Ramirez (Ordizia-1966), akordeoi zein violoncello jotzailea, gure musikaren eskenako musikaririk estimatu eta errekerituenetakoa izateaz gain (Benito Lertxundi, Niko Etxart, Pier Paul Berzaitz, Dulce Pontes, Olatz Zugasti, Mikel Urdangarin, Xabier Lete, Iñaki Salvador..)bere lehen disko honetan ederki islatzen duen moduan, konposatzaile handia ere bada, zotila bezain dotorea, sakona bezain sujerikorra.
Haize oihalak bere lehen diskoa duzu. Konposizio, moldakuntza eta interpetazio lan borobil honetan Pello Ramirez-ek, pianoa, celloa eta akordeoiaren urrezko hariak erabiliz, bere musikaren zetazko oihalak etorri handiz josten ditu: hamalau pieza aske airearen laztangarri. Juantxo Zeberio eta Alberto Aranburu-ren laguntzak piano zenbaiten interpretazioan, hala nola ekoizpen artistiko asmatuak ere, ahalik eta erarik zuzenekoenean grabatzeko aukera erreztu dute. Sonidoa, azkenik, gardena eta sosegatua duzu, hauskor bezain intentsoa eta, era berean ikaragarri espresiboa.
ELKAR

Abestiak
01. Urazalean
02. Gudu zelaia
03. Sahatsaren loa
04. Xuban
05. Itsas aldetik
06. Ilunabarra
07. Udazkeneko oihala
08. Hiru otso maldan gora
09. Tximeletaren hegaldia
10. Abuztuko oihala
11. Adiskide bati
12. Gartxot
13. Abenduko haizea
14. Ortzimugan

Jaitsi

3 comentarios:

nestor dijo...

kaixo txiribita txistor nahiz haize oihalak jaitxi nahi det baino ez dit uzten

nestor dijo...

kaixo txiribita, nola igo dezaket salda badago-ren videoa? konprimitu gabe 13,8 gb ta konprimittuta 11,2 gb

Anónimo dijo...

linka jarri berriro mesedez!!