2012(e)ko irailaren 27(a), osteguna

Itziarren Semeak - Itziarren Semeak (2008)



2006an eman zioten hasiera euren titiritero ibilbideari Mungialdean eta bi urte beranduago grabatu zuten euren lehen diskoa. Hasierako taldekide berdinek jarraitzen dute (Ibon, Manex, Jebi, Asier eta Irkus), baina oin dela urte pare batetik Santutxutik aurkitu zuten Unaik jartzen ditu erritmoak.

Mirentxuren patxaranak bizi poza ekarri zien euren lehenengo grabaketarekin eta orain Kantauri itsasoaren indarrarekin bueltan datoz. "Bizkaiko golfoak" gurtzen dituzte eta ozen aldarrikatu nahi dute RRVren semeak direla. Inongo lotsarik gabe hor aurkituko dituzu euren sustrai musikalak eta herri honi begiratzeko modua. Ska-Patxaranari Guinnes garagardo beltzaren zaporea eman nahi izan diote disko berriari. Argi daukate nondik datozen eta nora heldu nahi duten, baina batek daki non buka dezaketen.

Edozein plaza, taberna edo zulotan aurkituko dituzue ukabilak altxatuta, ez itxaron batzokietatik agertzea. Bizitza bi egun baino ez dira eta Euskal Herrian horietatik baten euria egiten du. Beraz etxean geldituz gero, bizitza erdia galduko duzu.

Mungiako ska-punk taldearen lehenengo diskoa, 2008ko ekainaren 1etik 8ra grabatua Ondarroako Santos Records estudioetan Ander (Muted) teknikariaren eskutik. Disko honetarako, besteak beste, George Argentina, Sherif Bakadi eta Barasoren kolaborazioa izan zuten.
MUSIKHERRIA

Abestiak
01 Lehen Ska
02 Eskubeltz
03 Eh Tropikaka
04 Hemen Gaude
05 Merentxu Patxaran
06 Ukalibilak Gora
07 Zirku Jaularitza
08 Beti Zurekin
09 Ingule
10 Gure Herria


Jaitsi

iruzkinik ez: