jueves, 13 de septiembre de 2012

Urgabe - Diskografia



Urgabek 1995. urtean ematen ditu bere lehen pausuak musika munduan, Agus Barandiaran abeslariaren gidaritzapean. Hasiera batean, beste talde batzuen musika bersionatuz ematen ditu bere lehen kontzertuak, zuzeneko mordoa eskainiz eta EuskalHerri mailan taldearen izena ezaguna bihurtuz. Lortutako oihartzunaren ondorioz, 1999. urtean, taldearen izen berbera zeraman lehenengo diskoa kaleratzen da Urgabe (1999 Elkar), zuzenean eskainitako bertsio haien bilduma bat bertan grabatuz. Laster ordea, taldeak bere kantu propioak konposatzeari ematen dio lehentasuna, horrela, bertsioak alde batera utzi eta disko berriak ugaritzen joaten dira, honela kaleratuko zirelarik Hi Bizi Hadi (2002 Elkar), Edan Hemendik (2004 Oihuka), eta azkenik taldearen emaitza berria Isilean (2006 Oihuka). Azken batean eta taldearen historia laburtuz, hamaika urte bidean, lau disko, hainbat erakundeentzako egindako kantuak eta zuzeneko 800 kontzertu inguru, bai Euskal Herrian zein beste herrialde batzutan ere, laburtzen dute zenbakietan taldearen ibilbide oparoa.
MYSPACE


Agus Barandiaran: Ahotsa
Mikel Romero: Kitarra
Ander Garzia: Baxua
Iker Lope de Bergara: Alboka
Ander Hurtado de Saratxo: Bateria

 Urgabe - Urgabe (1999)
 Urgabe - Hi Bizi Hadi (2002)
 Urgabe - Edan Hemendik (2004)
 Urgabe - Isilean (2006)