2012(e)ko irailaren 24(a), astelehena

Fundiziyue- Fundiziyue (2000)



Urola bailaratik dator boskote hau, Urrestillatik, hain zuzen ere. Euskadi Gazteako maketa lehiaketan finalistak izan ziren. Ondoren bazter askotatik ibiliak dira kontzertuz kontzertu. Egin txotx edo Etxeberria parketan egindakoaz gain beste hamaika emanaldi txiki ere izan dituzte.
Zikupa izan zuen jaiotza puntua Fundiziyuek. Orduko hartan, Alberdik eta Irimok osatzen zuten aipatutako taldea eta gainontzeko hirurak (Ondarru, Josemai eta Jon) gerora batu zitzaizkien.
Urte bat beranduxeago, 1996.urte aldean, beste hiru talderekin batera argitaratu zuten konpakto autofinantziatua eta orduko kantuak bide zirela Euskadi Gazteako maketa lehiaketa irabazi zuten. Ordutik hona euriak sarritan zipriztindu ditu etxeetako kristalak eta bitartean talde moduan egiten joan dira, heldutasunerako bidean, ikasten. Orain erakusteko denbora dela otu zaie eta forma eleganteagoekin, kontundentziaz eta melodia eraginkorrekin datozkigu Fundiziyuekoak.

Abestiak
01.Izuaren Semeak
02. Espaloian
03. Egunero
04. Ihes
05. Zentzu Bila
06. La
07. Ongi Ibili
08. Zuloak
09. Bi Ahots
10. Sweet
11. Pentsamenduak


Jaitsi

iruzkinik ez: