lunes, 14 de junio de 2010

Izotz - Ave Maria Baratzekua (1995)



Hernani Institutuko ikasle ziren oraindik, 88-89an. Gaztetan izaten den ilusioa, denbora librea, ondo pasatzeko gogoa, eta milaka notek osatutako pentagrama luzeak zainen ordez. Garaiko giroa ere, ezin hobea. `Plazetan izugarrizko giroa izaten zen, berbena talde asko zegoen, eta aukerak ere anitzak ziren: punka, rocka...`. Taldekideren batek musika ikasi zuela eta, gainontzekoek belarria jarri beharra izan zuten. Horrela, azkenerako zer edo zer fundamentuzkoa jotzen hastea lortu zuten. 95. urtean lehen diskoa kaleratu zuen Izotz taldeak, Ave Maria baratzekua abestiarekin batean. Disko arrakastatsua izan zen; Euskadi Gazteako zerrendetan bueltaka ibili zen, eta Jaiak programan abesti pare bat famatu egin ziren. 98ra arte gutxi gora-behera bultzada ederra ekarri zien diskoak, eta Euskal Herri osoko hainbat txokotaraino iritsi ziren.

Abestiak
01. ..., Uhin guztien azpitik
02. Ave Maria baratzekua
03. Al kupone
04. Alde nigandik
05. Basurde's blai
06. Lotan
07. Milaka
08. Paranoia
09. Salto, neka, peta, xirri, birra
10. Utziko dut berbena
11. Zaindu esku hoiek
12. Zakurrock


Jaitsi