2010(e)ko ekainaren 3(a), osteguna

Jexuxmai Lopetegi - Izar Uxo (2009)



Jexuxmai Lopetegiren Izar uxo diskoa bere lan guztien artean borobilena da, sakonena, gozagarriena. Letren mailak bat egiten du musikaren maila altuarekin, eta bien arteko oreka ondo konpontzea lortu du musikari zarauztarrak, patxadaz eta inongo presarik gabe egindako grabazioan.
Bere ahots indartsua ondo modulatzen ikasi du, inoiz baino gozoago entzuten da. Kanten ibilbide harmonikoa aberatsa eta sakona da. Rockeroaren iragana dauka Lopek bere atzean, baina oraingo honetan denboraren iragana gehiago antzematen da bere kantukeran; nolabaiteko malenkonia batek leundu eta ondu egin du haren kantatzeko modua, kantuen moldaketak, harmonizazioak eta dena, giro berezi bat lortuz kantu bakoitzean. Lan sendoa da, sakona; Euskal Herrian egiten den musikaren baitan ohorezko leku bat merezi duen lana, dudarik gabe.
ELKAR

Abestiak
01. Inongo Lekuak -Hitzak. Joseba Sarrionandia. Musika. Jexuxmai Lopetegi
02. Paradisu Hontan - Hitzak, Julen Zulaika. Musika. Jexuxmai Lopetegi
03. Harea. Hitzak. O. Girondoren Arena poema oinarri. Musika. Jexuxmai Lopetegi
04. Sorlekuaren Kanta. Hitzak. Joseba Sarrionandia. Musika. Jexuxmai Lopetegi
05. Esku Ahurreko Marrak. Hitzak. Joseba Sarrionandia. Musika. Jexuxmai Lopetegi
06. Zer Esan. Hitzak. Julen Zulaika. Musika. Jexuxmai Lopetegi
07. Itsas - Hegiak. Hitzak eta musika. Jexuxmai Lopetegi
08. Ez Diren Gauzak. Hitzak. Joseba Sarrionandia. Musika. Jexuxmai Lopetegi
09. Ni Naiz basquiat. Hitzak. Harkaitz Cano. Musika. Jexuxmai Lopetegi
10. Bidegurutzea. Hitzak. José Luis Padrón. Musika. Jexuxmai Lopetegi
11. Pessoa Gogoan. Hitzak. O. Guardador de Rebanhosen oinarritua. Musika. Jexuxmai Lopetegi
12. Kazkazuri. Hitzak. Joxe Joakin Urbieta-Kazkazuri bertsolaria. Musika. Jexuxmai Lopetegi
13. Inongo Lekuak. Bertsio laburra. Joseba Sarrionandia. Musika. Jexuxmai Lopetegi
14. Oihaneko Kanta. Agostin Xahorena agian. Ahotsak.Antton Iturria.Patxi Saiz Mikel Markez..
15. Bonus track. -Oihaneko Kanta. Zarautzen.

Jaitsi

iruzkinik ez: