2012(e)ko ekainaren 23(a), larunbata

Mikel Markez - Zure Begiek (2008)



Hogei urteko ibilbidea zaila da disko xume batean laburtzen. Kantariak kanta onak egiteko gustua eduki behar du, baina baita ere bere kanten artean entzuleari gustukoak izango zaizkionak aukeratzekoa. Mikel Markezek bi dohainak agertzen ditu disko honetan.´Zure begiek´ kanta enblematikoak ematen dio hasiera lanari. 18 urterekin egindako grabazio zaharrari soka-akorde berriek dotorezia eta sakontasun harrigarria ematen diote. Ondoren datorrena disko argitsu bat da, eta argigarria, batzuei begiak zabalduko dizkiena, Markezek eraman duen eboluzioa miresteko. Beste batzuek, agian, nahiagoko dute iraganeko gozamenak berritzea. Ez bat eta ez beste ez dira eskutsik geratuko. ´Zertarako mugak jarri´, ´Gizartearen eraikuntza´, ´Imajinatzen zaitut´ eta beste kantu bikainak hobetu egin dira urteekin, dudarik gabe. Egitura sendoko kantuak ziren seinale, gero ere iradokorrak izaten jarraitzeko eginak.
Batzuetan grabazio originalak mantenduz, beste kanta batzuk berriro grabatu ditu Markezek, eta horrek bitxiagoa egiten du diskoa: hogei urtetan ahotsa nola aldatu den ikus daiteke, eta, era berean, ahotsaren adierazpen berrietan sumatzen da bizitzak kantaria nola aldatu duen, nola leundu eta biribildu duen gaztearen oldartasuna edota segurtasun falta. Disko alaia da, samurra izateari utzi gabe; sakona, desenfadorik galdu gabe.
WEBGUNEA

Abestiak
01-Zure Begiek
02-Eskolako Lanak
03-Zertarako Mugak Jarri
04-Marinelaren Bakardadea
05-Bufanda Ehulea
06-Imaginatzen Zaitut
07-Baina Berdin Dio
08-Ea Topatzen Zintudan
09-Gizartearen Eraikuntza
10-Etzera
11-Oianone
12-Lau Urtaroak
13-Dana Hankaz Gora
14-John Zaharra


Jaitsi

iruzkinik ez: