2012(e)ko ekainaren 4(a), astelehena

Anje Duhalde- Ibilean (2012)



Berrogei urte daramatza konposatzen, grabatzen, eta, oholtzaren gainean zuzenean jotzen. Bakarlari moduan hasi zen 70. hamarkadaren hasieran eta, geroago, Errobi euskal rockaren aitzindari izandako talde ezinbestekoan izan genuen Mixel Ducaurekin batera. Ondoren, Akelarre taldeko kantaria izan zen zenbait urtetan.

2006. urtean, Sorminetan kaleratu zuen, estudioko bere azken lana. Orain, zuzeneko grabaketa bat dakarkigu. Eskarmentu handiko musikaria dugu Anje Duhalde, euskal folka eta rocka ezagutu ahal izateko, ezinbestekoa. Kantu tradizionala eta rockaren arteko zubia eraikitzeko gai izan da, gure sustraien eta mundu modernoaren arteko uztarri izateko.

Abestiak
01 Gure Lekukotasuna
02 Maitasun Nortasun
03 Oh Garbiñe
04 Bilintzi Balantzan
05 Langabeak
06 Isilean
07 Gitarra Zahar Honekin
08 Gogoaren Baitan
09 Ezin Isildu
10 Irtenbiderik Ez Zen
11 Etxeko Andre
12 Eperra
13 Kantuz
14 Amnistiaren Dema
15 Kantu Hau Zuretzat


Jaitsi

 

iruzkinik ez: