2012(e)ko ekainaren 24(a), igandea

Ain_1 - Muxika Kaxa (2011)

 

Ain_1 Arrasate, Bergara eta Gasteizko bost neskaz osatutako taldea da. Proiektua ez zen musika talde soil gisa jaio, ikuskizunetik beharbada gehiago du musika taldetik baino. Dantza, ikus-entzunezkoak, poesia, etab. txertatzen dituzte osagai bezala euren saioetan. Ukitu intimista du euren lanak. Beren egunerokoari, herriari, auzoari eta norbere baitako beldur, maitasun, gorroto, desio, eta abarrei kantatzen diete, errima eta doinu nahiko librean. Orain, musika kaxan gordetakoak ateratzean ari dira oholtza gainean.
INFO +

Abestiak
01-Musika Kaxa
02-Hau ez da leku_1
03-Zaila
04-Naufragoa eta ohola
05-Itxi begiak
06-Lerro gainean puntua
07-Zertarako ote nuen musika kaxa huts_1?
08-Beharra
09-Beldurra nabari zaizue
10-Suaren bueltan dantzan
11-Gabaren arnasa
12-Musika kaxa 2

Ainara: Gitarra eta Ahotsak
Itxaso: Dantzaria
Amaia: Biolina eta Ahotsak
Maialen: Kaxoi Flamenkoa eta Ahotsak
Iraitz: Ahotsa eta Gitarrak

 Jaitsi

 

iruzkinik ez: