Sekula modu profesionalean aritu ez bada ere, jarraitzaile asko izan ditu Erramun Martikorenak (Baigorri, Nafarroa Beherea, 1943). Lanbidez laborari eta artzaina izaki, haren kantuak oso lotuta egon dira lurrarekin eta herriarekin. Ipar Euskal Herriko bertsolarien bertsoak eta herri kantuak abestu ditu bereziki, askotan a cappella, bere ahots zoragarriaz baliaturik. Xabier Leteren "Xalbadorren heriotzean" kantaren moldaketa ezaguna egin zuen.
1943ko otsailaren 1ean sortu zen, Baigorrin, Oxobia edo Otsobi etxean. Hain zuzen ere, sorlekutik hartu zuen ezagun egin duen goitizena, Otsobi. Hiru anai-arrebetan gazteena zen, eta Urdozeko auzoko eskolan ikasi zuen, hamalau urtera arte. Horren ostean, etxeko laborantzan sartu zen buru-belarri, eta bizitza osoan ez du zeregin hori utzi, beste ezeren gainetik laboraria eta artzaina izan baita Erramun Martikorena.
Musika arloan guztiz autodidakta izan da Martikorena. Haurra zelarik, etxean entzuten zituen euskal kantuak. Ameriketan egondako aitatxik kantatzen zituen, eta biloba gazteak arretaz entzun eta ikasi zituen. Eskolara frantsesez jakin gabe hasi zen, eta han irakasle bat ohartu zen kantatzeko dohain berezia zuela. Hori dela eta, askotan kantarazi zioten ikaskideen aurrean. "Eleketa hasi aitzin egiten nuen kantu", esana du.
Gaztetan, armadan ere abestu zuen. Dreuxen (Frantzia) izan zen, eta han martxa militarrak eta antzekoak ikasi behar izan zituen. Baina, gainerakoan, Erramun Martikorenak ez zuen bere burua kantari gisa ikusten. Etxera itzulita, laborantza lanekin segitu zuen.
1969. urtean, Lartzabalen egin zen kantu txapelketa irabazi zuen. Hala ere, ez zuen baliatu nahi izan lehiaketa hori irabazteak kantagintzan aritzeko eman zion aukera. "Joan nintzen, kantatu, eta lehen saria, ‘bon, lehen saria' pentsatu nuen. Orduan ez nuen herritik ateratzeko gogorik, plazarik plaza kantari izateko gogorik. Gainera publikoan kostatzen zitzaidan aritzea, maite nuen herrian berean eta jende ezagunekin aritzea, ez horrela publiko baten aitzinean".
Askoren ustez, Euskal Herriko ahotsik ederrenetakoa da. Ofizioz laboraria eta artzaina da.
2005eko azaroan azken kontzertua iragarri zuen.

Abestiak
1.- Anaia etxen da ezkuntu (Etxahun Iruri)
2.- Zantxo Azkarra (Etxahun Iruri)
3.- Arrantzalearen emaztea (Aitor Badiola)
4.- Haur batek bere amari (Xalbador)
5.- Bortz iturri (Mixel Labegerie)
6.- Ttiki ttikitik (Herrikoia)
7.- Belazko untzian (Herrikoia)
8.- Nafarroari (Xalbador)
9.- Ortziraletan duzu (Herrikoia)
10.- Gure artzain etxolari (Xalbador)
11.- Irustarzuna (Herrikoi berria)
12.- Elorrietan loreak (Aitor Sarasua)
Erramun Martikorena, ahotsa
Solange Añorga, ahotsa
Iñaki Maritxalar, ahotsa, gitarra
Marie Meyzenc, zeharkako flauta
Michel Claudio, mandolina
Mario Gachis, gitarrak, baxua, biolontxeloa
Jaitsi
1 iruzkin:
Zorionez duela bi hilabete ikusi nuen Arigorriaga, Jean Mixel Bidexagarrekin batera.
Eskerrik asko informazioagatik!
Argitaratu iruzkina