2011(e)ko urtarrilaren 10(a), astelehena

Izaera- Denbora Kaos (2006)



“10 programa gaiztokian” izan zen Izaera taldeak Bonberenea Ekintzak zigiluaren eskutik atera zuen lehen diskoa. Oraingoan hiru taldekideek kaleratu berri duten lanak “Denbora Kaos” du izena eta Psylocybinarekin egin dute. Guztira 28 minutu irauten duten sei abestik eta bideoklip batek osatzen dute CDa.
«Lan motzen aldekoak gara Izaeratarrak», azaldu du Mikel gitarra joleak. «Gure gizarteari begiratuz gero konturatzen gara egun ez dugula denborarik iraupen luzeko CD bat entzuteko. Horregatik, eta jendea ez nekatzeko, sei abestitan hamar abestitan baino indar gehiago jasotzen dugu». Estiloari dagokionez, Mikelek aurreko diskoarekin alderatzen du baina bere iritziz, «ahotsek melodia puntu handiagoa dute, gitarrek zorroztasunean jarraitzen dute eta bateriaren erritmoa mantsotu egin da. Nolabait isiluneak eta intentsitatearen arteko oreka lortu nahi izan dugu. Momentu oroz tralla izan ez zedin».
GARA

Abestiak
1. Hiperboreoak
2. Nafar-aroa
3. Prometeoren Baratza
4. Gezi bat
5. Darwinen Ametsgaiztoa
6. Hellraiser


Jaitsi

2 iruzkin:

Juanjo erabiltzaileak esan du...

El enlace no funciona. Muchas gracias por el album!

txistu7 erabiltzaileak esan du...

Aupa igo dugu berriz esteka. Ez horregatik Juanjo.