lunes, 28 de febrero de 2011

Jeimon Turk Band- Askatasunarekin Ametsetan (2010)



Jeimon Turk Band taldea duela bi urte sortu zen Zizur Nagusiko Rock-etxean. Hasieran, kitarra(Sanan), baxoa(Raulillo), bateria(jon), abeslaria(Zuriñe), tronpeta(uharte) eta saxo(Andoni) batekin hasi ziren. Beti ere, beraiek jorratutako doinu, erritmo eta kantak sortzen. Denbora pasa ahala, eta Nafarroan (batez ere iruñerrian) kontzertu batzuk eman ostean, organo(Alba), perkusio(Valdivia) eta tronboia(Iñigo) bezalako istrumentuak gehitu ziren taldera. Iruñerrian geroz eta entzunago zen talde gazte honen unerik onena aurtengo SORTZEN IKASBATUAZeko jaialdiko abestia egitea proposatu zietenean izan zen, "Sasi guztien gainetik" kanta, hain zuzen ere . Horrela, zarata ateratzen jarraitu nahi duen gazte talde hau ARABATAKADAREN maketa lehiaketara aurkeztu zen, bere musika eta hitzak inoiz baino entzunagoak izateko aukera aparta zutelako. Hamaika talde aurkeztuta, Jeimon Turk Band taldeak berak irabazi zuen lehiaketa, jende mordo baten aurrean jo eta talde handien "teloneroak" izateko aukera izanda.
Gaur egun, taldeak hasierako gogo horiekin jarraitzen du, eta duela gutxi, bere lehenengo CD-a kaleratu dute, -Askatasunarekin Ametsetan- izena duena. Ska, Funky, rock eta baita lasaiagoak diren kantuak ere aurkezten dira CD honetan.
Esan beharra dago, egun, taldekide berri bat sartu dela taldean, Legasa jauna!!! tronpeta jotzen duelarik, eta Uxua izeneko neska Beratarra kontzertu batzuetan koroak egitera animatzen dela, ahots nagusia indartuz!!
Horrela, pausoz pauso, Zizur Nagusiko, Iruñeako, Mendilloriko eta Lizarrako bederatzi gazte hauek aurrera doaz, beren musika sortzen, eta aurkezten zaien aukera guztiei ateak zabaltzen.
Kontaktatzeko Telefonoak: 659 99 00 41 / 620 59 37 82
MYSPACE
BIDEOKLIPA

Abestiak
1. Berdintasuna
2. Bi Mundu
3. Askatasunarekin Ametsetan
4. Paperezko Itsasontzia
5. Esparru Gaztetxea
6. Ametsak
7. Sarrera
8. Gezurren Ipuina
9. Sasi Guztien Gainetik
10. Funky
11. Bizi Oraina
12. Azken Musika Dantza


Jaitsi