2011(e)ko martxoaren 28(a), astelehena

Lau Itzal- Sartu (2003)



Xabier Solano (Etzakit, Esne Beltza), Koldito (Mugatik, Utikan, Surfin Kaos), Gorka eta Txiki (Kashbad) dira 4 ITZAL osatu zuten musikari iaioak.Badira iada urte batzuk 4 Itzal sortu zela, gitarra jotzaile eta abeslari Xabiren ekimenez. Xabi Etzakit taldean ibilitakoa da eta folk-etik haratagoko proiektu bat abiatu nahi zuen. Beste hiru musikari elkartu zitzaizkion: Kashbad-eko Txiki, Sen-eko Haritz, eta Mugatik eta Utikan-eko Koldito. Hala eta guztiz ere, Haritz-ek taldea utzi zuen, eta Gorka Sesma aritu zen haren ordez. Bi urte hauetan taldea egonkortu egin da. Garai batean Xabik egiten zituen kantuak, baina bigarren diskoa guztien ekarpenen emaitza da. Bertan, rocka eta metal doinuak ederki uztartu dituzte.
Hamabi kantuk osatzen dute "Sartu" eta hitzetan gai pertsonalak ageri dira: sentimenduak, oztopoak gainditzeko beharra… Esan bezala, taldekideek egin ohi dituzte hitzak, baina oraingoan izen ezagunengana ere jo dute: Unai Iturriaga eta Mikel Peruarena idazlea eta Joni Ubeda kazetaria, besteak beste.
BIDEOKLIPA

Abestiak
1. Segi
2. Lagundu
3. Zerbait Jakin
4. Bisitatuko Nau
5. Ni Ta Zu
6. Bidegurutzean
7. Sugegorri
8. Denen Begibistan
9. Nire Erabakia
10. Bakarrizketan
11. 113
12. Oztopoa
13. Eraikitzen (Mendi Martxa 2003)


Jaitsi

iruzkinik ez: