2011(e)ko ekainaren 3(a), ostirala

Trumbo - Trumbo (2011)



Gasteizen sortua Dalton Trumbo idazlearen omenez, eskarmentu handiko talde berria dugu Trumbo. Urte bete baino ez zaigu joan taldea sortu zenetik, baina bere kideek badakite zer den musika munduan aritzea: Gorka (Kashbad taldean izandakoa), Eneko (Näut) eta Kanda (Neubat, Vice Presidentes, Sorkun...) osatzen dute proiektu berri honen bizkar hezurra.
Hirukotearen proposamena abesti pisutxuak eta gordinak eskeintzea da, baina keinu dotoreei muzin egin gabe. Beraien lehengo lana osatzen duten hamar kantuetan zehar doinu rockeroak (“Korronte beroak/Korronte hotzak”, “Vesuvio”...), astunak (“Hiru Erregeen Mahaia”) edo melodia hunkigarriak (“Niagara”, “Heldu Liana”...) entzun ahal izango ditugu.
Desertua eta itsasoa, lurra eta zerua, leuna eta latza... Kontrasteetan mugitzen zaigu taldea bere musikan. Bateria ahaltsuak, baxu oldarkorra eta gitarra zauritzaileak errezeta, Gasteiztarrak Helmet, Dut edo Prong bezalako iturrietatik edaten dute.
Lehenengo urratsa emanda dute: aurreneko lana kalean da eta entzunda izateko prest. Orain hirukoteak lan berri honetan adierazitako indarra zuzenean berresten ikusiko dugu Euskal Herrian zehar.
BLOGA
MYSPACE

Abestiak
01 Zizareak
02 Niagara
03 Ar Usaina
04 Korronte beroak-Korronte hotzak
05 Hemen Gaude
06 Sekretuak
07 Heldu Liana
08 Vesubio
09 Hiru Erregeen Mahaia
10 Iritzia


Jaitsi

1 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Me interesa mucho este disco, y no no encuentro forma de bajarlo o de comprarlo.
Un poco de info al respecto por favor...