miércoles, 1 de febrero de 2012

Gatibu- Zuzenean Bizitzeko Gogoa (2010)



Gatibu taldearen laugarren diskoak ”Zuzenean bizitzeko gogoa” izenburua du. Bi euskaritan argitaratu da. Bat, DVD + CD. Bi, CDa bera bakarrik. 2009ko abuztua eta irailean grabatu dira DVDan agertzen diren irudiak eta abestiak. Donostiako Aste Nagusian, Bilboko Aste Nagusian, Gernikako Jaietan eta Durangoko Plateruena Kafe Antzokian emandako zuzenekoetatik bildu da “Zuzenean bizitzeko gogoa” DVDa. Zuzeneko irudien grabazioa eta postprodukzioa Berde Produkzioak enpresak egin du (Gorka Bilbao eta Fermin Aio). Zuzeneko audioak Muxik- on estudio mugikorrean grabatu dituzte Iñigo Etxebarrietak, Aitor Ariñok eta Jose Alberto Batizek. Nahasketa eta masterizazioa Iñigo Etxebarrietak (Pitu) egin ditu Muxikako Muxik-on estudioan. Cdaren bukaeran, zuzeneko abestien ondoren gatibu taldeak hiru abestiberi grabatu ditu 2010eko iraila eta urrian Lorentzo records estudioan Iñigo Etxebarrieta soinu teknikariarekin eta Aitor Ariño eta Iñaki Anton laguntzaile lanetan. Jorge Pachecok jo ditu perkusioak eta koruetan Asier Gusmano, “Pitu” eta Gorka Roman. Nahasketa eta masterizazioan Muxik-on estudioan Iñigo Etxebarrietak egin ditu. Ekoizpena Gatibu eta Iñigo Etxebarrietarena izan da.
Gatibu taldearen “Zuzenean bizitzeko gogoa” DVD + CDa euren laugarren lana da. Euskal Herriko talderik indartsuenetarikoak, DVD batean bildu du bere zuzenekorik indartsuena. Gatibu taldea sasoi betean eta indarberriturik itzuli zen euren hirugarren diskoarekin “Laino guztien gainetik, sasi guztien azpitik”.
Egoera horri etekina atera beharra zegoen eta horren emaitza da “Zuzenean bizitzeko gogoa”. Donostia, Bilbo, Gernika eta Durangon emandako zuzeneko horien irudiak era ederrean bildu ditu Berde Produkzioak. DVDak Gatibu taldearen isla txukuna eta benetakoa da. DVDak garbi erakusten du taldearen apaltasuna, herrikoitasuna. Entzulearekin berehala egiten du bat, amarrurik ez du behar, iruzurrik ez. Gatibu taldearen amu bakarra bere zintzotasunean datza. Gatibu taldeak ezin du erakutsi eurak direna baino gehiago. Zergatik? Ez dakitelako. Horregatik Euskal Herriko talderik indartsuenetarikoak du zuzenekorik itzalenetakoa. Soinua grabatu zen bezala dago, hori bai, bikain nahastuta.
Zertarako grabatu zuzenekoa gero estudioan behin eta berriro eraberritzeko?
DVDak Gatibu taldearen egiak erakusten ditu. Egon daitekeen amu bakarra estudioan propio grabatutako hiru abesti berri horiek izan daitezte. Betiko Gatibu,itsaskorrak behin eta berriro. Gatibu Euskal Herriko rockaren gailurrean.

WEBGUNEA
Baga- Biga
MySpace

Abestiak
1.- Bang-Bang Txiki-Txiki Bang-Bang
2.- Bizitzeko Gogoa
3.- Lorak Eskeintzen
4.- Gaur Gure Gaba Da Ta
5.- Apirilaren 27
6.- Pailazo
7.- Inpernuen Ate Joka
8.- Gerra Gogoa
9.- Besoak Zabalik
10.- Egunon
11.- Urepel
12.- Zeu, Zeu, Zeu!
13.- Prest
14.- Behar Zaitut
15.- Kalekatue


Jaitsi Torrent

Jaitsi Mediafire

5 comentarios:

Anónimo dijo...

Inork badauka DVD-a??? Eskerrik asko!

Anónimo dijo...

http://www.megaupload.com/?d=15ATSVBH
http://www.megaupload.com/?d=47ZZSVKS
http://www.megaupload.com/?d=50Z04H5S
http://www.megaupload.com/?d=7Y0QU40D
http://www.megaupload.com/?d=8WZN7OWH
http://www.megaupload.com/?d=DRBATB4A
http://www.megaupload.com/?d=E86WLV3P
http://www.megaupload.com/?d=J1V17P26
http://www.megaupload.com/?d=MM4VRLAB
http://www.megaupload.com/?d=MV3ED7YM
http://www.megaupload.com/?d=N66TQL6B
http://www.megaupload.com/?d=RTALKZH7
http://www.megaupload.com/?d=TU8RZREJ
http://www.megaupload.com/?d=X2TEWBCI
http://www.megaupload.com/?d=ZAYD6KBH

Anónimo dijo...

Eskerrik asko DVD-gatik!

Anónimo dijo...

No puedo descargar este disco, si se abre el torrente pero con semillas 0. Alguien lo puede resubir, eskerrik asko

Anónimo dijo...

Iepa! Nork ez deko hemen bizitzeko gogorik?
http://www.mediafire.com/?bl2ov5v66im9h47